Yann Tiersen (pianoa, teklatuak, elektronika)
Yann Tiersen, musikari bretoi ezaguna, abesti ahaztezinen konpositorea, multiinstrumentista europar dotoreenetako bat ere bada. Berezko unibertso artistiko bat islatzen duen Tiersenen musikaz gozatzeko musikariak ekoiztutako kalitate oso handiko grabazioak dauzkagu, eta, jakina, bere zuzeneko kontzertu bikainak.
Yann Tiersenek 2001ean lortu zuen nazioartean ospea, Amélieren soinu-bandaren egile gisa. Hala ere, hori baino askoz ere gehiago da bere karrera, eta horregatik ez du ikusten bere burua filmetarako musikagile gisa, halakotzat hartu izan dutenean. Hasiera batean biolina eta pianoa ikasi zituen 6 eta 14 urte bitartean eta, hainbat kontserbatoriotan prestakuntza klasikoa jaso ondoren, gitarra elektrikoa hartzea erabaki zuen 80ko hamarkadaren amaieran, besteak beste Joy Division eta The Stooges taldeetan inspiratuta.
Bere aurreneko diskoa 1995ean iritsi zen, La valse des monstres, eta harrezkero estudioko dozena bat disko, zuzeneko 4 disko eta 6 soinu-banda argitaratu ditu. Bere azkeneko lana, Kerber (2021), Ouessanten erretratu bat da, Yann Tiersen bizi den uharte txikiarena; lan horretan pianoa eta elementu elektronikoak konbinatzen ditu Tiersenek, ñabardura txikiez betetako soinu inguratzaile eta iradokitzaile bat sortuta.
Bere ibilbide luzean, Yann Tiersenek, beti berritzaile, ondo jakin du hainbat eragin uztartzen: kaleko musikatik abangoardiara, minimalismotik rockera, balsetik chanson françaisera, analogikotik digitalera…
Eragilea
Jazzaldia