Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

57 Jazzaldia / Calexico

57 Jazzaldia / Calexico

Kursaal Auditorioa

uztaila 2022
osteguna 21, 18:30

facebook  facebook

Joey Burns (ahotsa/gitarra), John Convertino (bateria), Sergio Mendoza (teklatuak/ahotsa), Martin Wenk (trompeta/gitarra/ahotsa), Jacob Valenzuela (trompeta/ahotsa), Scott Colberg (baxua/ahotsa), Brian Lopez (gitarra/ahotsa).

Tucsoneko (Arizona) talde honek Estatu Batuetako eta Mexikoko musika, hegoaldeko rocka, tex-mexa eta mariatxia hartzen ditu, eta horrela sortzen du ahalmen handiko rock independente bat, Rio Grande ibaiaren bi ertzak elkartzen dituena.

1990ean, bi tucsondar, Joey Burns eta John Convertino, Howe Gelb aitzindari zuen Giant Sand taldean sartu ziren. 1994an, Burnsek eta Convertinok proiektu paralelo bat eratu zuten, Friends of Dean Martinez, eta bi urte geroago, Spoke taldea sortu zuten, oso denbora gutxiren buruan Calexico deituko zutena.

Taldearen lehen diskoak Spoke (1996), oso banaketa mugatua izan zuen. Hurrengoak, ordea –The Black Light (1998)–, kritika bikainak izan zituen. Ospea, nolanahi ere, Hot Rail (2000) lanak ekarri zien, diskoan mariachiko elementuak gehitu ostean. Beren bi azken diskoak oraintsukoak dira: Years to Burn (2019), Iron & Wine-rekin (Sam Beam) batera grabatua, eta Seasonal Shift (2020), gabonetako kantak biltzen dituena. Guztira estudioko 11 disko, zuzeneko 6 eta soinu-banda 1 grabatu eta argitaratu dituzte.

Calexicoren musika mugakoa dela esan ohi da, fusio bat baita, Amerikako Estatu Batuetako hego-mendebaldeko eta Mexikoko iparraldeko musikena, baina, horrez gain, hainbat kultura eta jatorritako beste eragin musikal ugari aurki ditzakegu bertan: surfa, Jazza, fadoa, afroperuarra, rocka…

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook

 

Kultura

Kursaal Auditorioa
maiatzak 26 osteguna / 20:00(e)tan

Kultura

Kursaal Auditorioa
maiatzak 29 igandea / 19:00(e)tan

Kursaal Auditorioa
ekainak 20 astelehena / 20:00(e)tan

Kultura

Kursaal Auditorioa
otsailak 17 ostirala / 20:00(e)tan

Kultura

Kursaal Auditorioa
otsailak 18 larunbata / 20:00(e)tan

Kultura

Kursaal Auditorioa
otsailak 19 igandea / 18:00(e)tan