Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

56 Jazzaldia / Jorge Pardo + Niño Josele “Mi querido Chick”

56 Jazzaldia / Jorge Pardo + Niño Josele “Mi querido Chick”

Kursaal Auditorioa

uztaila 2021
ostirala 23, 18:45

facebook  facebook

Jorge Pardo (flauta, saxoa), Juan José Heredia “Niño Josele” (gitarra flamenkoa), José Heredia “José de Josele” (pianoa), Jonathan Cortés Heredia (perkusioa)

Jorge Pardo flautista eta saxofonista bikaina Europako Jazzaren ahots ahalmentsuenetako bat da. Beste inork baino hobeto ordezkatzen du Espainiako Jazza, eta berritzaileena da flamenko musikarien artean. Hori guztia aintzatesteko, Donostiako Jazzaldia saria eman zitzaion iaz Pardori.

Bere ibilbidean zehar, Pardok musikari gailenekin kolaboratu du: Paco de Lucía, Wagner Tiso, Camarón, Tete Montoliu, Alex Acuña, Gil Goldstein, Peter Erskine, Chano Domínguez, Javier Colina… eta nola ez, zendu berri den Chick Corea, zeinari omenaldi bat egingo dion Kursaal Auditorioan emango den kontzertu honetan.

Pardo maisuarekin batera, Niño Josele bikaina arituko da gitarran. Flamenko jole eta kantarienoinordeko, sei urte besterik ez zituela hasi zen gitarra jotzen, eta bere ibilbidean flamenkoaren eragin nabarmena ez ezik, Jazzaren eragin argiaere jasota, artista ugarirekin kolaboratu du, besteak beste: Chick Corea, Paco de Lucía, Enrique Morente, Phil Woods, Tomatito, Carles Benavent, Estrella Morente, Chano Domínguez, Marc Johnson, Joe Lovano…

Jorge Pardo eta Niño Josele musikariak urte asko aritu dira Chick Corea maisuari laguntzen; Chick, Madrilen kontzertu bat eman behar zuenean, beti jartzen zen harremanetan flamenkoaren bere lagunekin, eta haiekin batera eraman ditu aurrera hainbat proiektu, azkena “Chick Corea y la Spanish Heart Band”, 2019an Jazz Latinoko disko onenaren Grammy saria irabazizuena.

Musika asko haren ondoan,tarte zoragarriak elkarrekin barrez, oroitzapen ahaztezinak, azken batean. Hala, hark eman zien guztia eskertzeko modu hoberik ez dago,haren musika zuzenean jotzen jarraitzea baino. Horretarako, Jorgek eta Joselek, beren maitasun eta miresmen guztiarekin, “Mi querido Chick” prestatu dute.

José de Josele pianista gaztea eta Jonathan Cortésen perkusioa izango diralaguntzen kontzertu honetan. Hala, laukote honek interpretatuko duen errepertorioa Corearen klasikoek—besteren artean, “Ceremonia Procession” , “Yellow Nimbus”— eta maisuari eskaintzen dizkioten abesti propioek osatuko dute.

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook