Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

56 Jazzaldia / Buika

56 Jazzaldia / Buika

Kursaal Auditorioa

uztaila 2021
osteguna 22, 18:45

facebook  facebook

Buika (ahotsa), Ramón Porrina (kaxa), Santiago Cañada (tronboia), Josue Ronkio (baxua), Mar Sánchez (gitarrak)

María Concepción Balboa Buika, Mallorcan jaioa, Bubi tribuko guraso ginearren alaba, kultura eta eragin ugariz inguratuta hazi zen musikaren arloan: soukous, makossa, high live, afro beat, pop afrikarra, rock, Jazz, R&B, reggae, soul, folk, bolero, abesti asiarrak eta rantxerak. Hala, estiloen amalgama horrek eta bere bizipenek bereizten dute bere musika eta markatzen dute bere estiloa, non beti antzematen den aparteko bere kutsu flamenko hori, Palma Mallorcakoan hazi zen auzoko ijito-komunitatean izan zuen murgilketari esker.

Pedro Almodóvarren La piel que habito filmaren soinu-bandan dago Buika, eta musikari, ekoizle eta abeslari handiekin kolaboratu du, besteak beste, aipatzekoak: Chick Corea, Carlos Santana, Chavela Vargas, José Luis Perales, Bebo Valdés, Chucho Valdés, Cindy Blackman, Seal, Nelly Furtado, Anoushka Shankar, Pat Metheny, Jason Mraz…

Bere ahotsak —apartekoa eta hunkigarria, sentsuala, motela, eztia eta larria aldi berean— ez du inor axolagabe uzten; bihotz orotara irits daiteke. Buikak bere musikaren bidez erakusten du bere arima, norantz eramango duen beldur izan gabe.

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook