Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

55 JAZZALDIA / SÍLVIA PÉREZ CRUZ & MARCO MEZQUIDA: MA

55 JAZZALDIA / SÍLVIA PÉREZ CRUZ & MARCO MEZQUIDA: MA

Kursaal Auditorioa

uztaila 2020
larunbata 25, 18:00

facebook  facebook

Sílvia Pérez Cruz (ahotsa, gitarra), Marco Mezquida (pianoa)

MA Tokioko Blue Note klubean 2019ko urrian grabatutako diskoa da. Bi urteko bira egin ondoren, Sílvia Pérez Cruzek eta Marco Mezquidak MA izenburuko diskoa grabatzea erabaki zuten, zuzenean eta Japonian. Japoniar batentzat MA kontzeptu arrunta da; mendebaldarrontzat, ordea, ez dago bere esanahia osorik identifikatzen duen terminorik. Jatorriz, honako hau esan nahi du: “elkarren ondoan dauden gauzen arteko tartea. Denborari gagozkiola, gertakari baten eta hurrengoaren arteko denbora edo etena”. Literalki, “artean” esan nahi du. Izan daiteke MA pertsonen artean, uneen artean, espazioen artean, soinuen artean, noten artean… MAk bi mundu kontrajarri lotu/bereiz ditzake, edo egoera mental batetik besterako trantsizioa izan daiteke.

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook