Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

55 JAZZALDIA / SALVADOR SOBRAL: ALMA NUESTRA

55 JAZZALDIA / SALVADOR SOBRAL: ALMA NUESTRA

Kursaal Auditorioa

uztaila 2020
ostirala 24, 12:30

facebook  facebook

Salvador Sobral (ahotsa), Victor Zamora (pianoa), Nelson Cascais (kontrabaxua), André Sousa Machado (bateria)

Bakarkako bi disko argitaratu ondoren, Sobralek hirugarrena estreinatuko du: Alma Nuestra. Gaztelania hutsean interpretatutako proiektu berri hori Donostiako Jazzaldiaren edizio honetan aurkeztuko du, eta gogokoen dituen boleroetako batzuk kantatuko ditu.

Víctor Zamora piano-jotzailea eta Salvador Sobral lagunak dira eta pasio bikoitza partekatzen dute: Latinoamerikako doinu goxoak eta jazza. Adiskidetasun eta gustu komun horietatik sortu da Alma Nuestra. Diskoan Kubako, Argentinako eta Hego Amerikako beste hainbat lurraldetako kantu ezagunak, betikoak, ekarriko dizkigute gogora.

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

 

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook