Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

54 Heineken Jazzaldia – John Zorn: Bagatelles Marathon I

54 Heineken Jazzaldia – John Zorn: Bagatelles Marathon I

Kursaal Auditorioa

uztaila 2019
larunbata 27, 18:00

facebook  facebook

John Zorn Donostian izango dugu berriro, Heineken Jazzaldian, 2013an bere Masada Marathon ikuskizunak lortutako arrakasta itzelaren ondoren. Oraingoan, Bagatelles Marathon dakarkigu, zeina arratsaldeko bi saiotan emango baita, Kursaal auditorioan: uztailaren 27an bata eta hurrengo egunean, 28an, bestea. Musika-maratoi honetan 14 taldek hartuko dute parte John Zorn-en The Bagatelles musika-liburu berri eta luzeko 50 konposizio baino gehiagoren interpretazioan. Parte hartuko duten musikarien artean daude –hogeita hamarretik gora izango dira– Mary Halvorson, Marc Ribot, Kris Davis, Julian Lage, Dave Douglas, Joey Baron, Craig Taborn, Peter Evans, John Medeski, Ikue Mori, Erik Friedlander, Mark Feldman, Sylvie Courvoisier, Kenny Wollesen, Trevor Dunn eta Zorn-en sormen-unibertsoa oso ongi ezagutzen duten beste hainbat. Bagatelles Marathon John Zornen unibertso musikal ia amaigabearen mikrokosmos txundigarri bat dugu. Bertan, bere zirkulu hurbileneko artistek ez ezik, rocketik, jazzetik eta musika klasikotik datozen beste hainbat artista gazte distiratsuk hartzen dute parte, guztiak ere New Yorkeko eszena artistiko zorabiagarriko protagonistak.

(Talde bakoitzaren iraupena: 20-25 minutu)

Masada

John Zorn (saxoa), Dave Douglas (tronpeta), Greg Cohen (baxua), Joey Baron (bateria)

Sylvie Courvoisier and Mark Feldman

Mark Feldman (biolina), Sylvie Courvoisier (pianoa)

 Mary Halvorson Quartet

Mary Halvorson (gitarra), Miles Okazaki (gitarra), Drew Gress (baxua), Tomas Fujiwara (bateria)

 Craig Taborn Solo

Craig Taborn (pianoa)

Trigger

Will Greene (gitarra), Simon Hanes (baxua), Aaron Edgcomb (bateria)

 Erik Friedlander-Mike Nicolas Duo

Erik Friedlander (txelo), Michael Nicolas (txelo)

 John Medeski Trio

John Medeski (organoa), Dave Fiuczynski (gitarra), Calvin Weston (bateria)

Eragilea
Heineken Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook