
Gaurkotasuna / 11 maiatza, 2023
- Carlos Arecesek eta Aníbal Gómezek osatutako duoak Kursaal Auditorioan aurkeztuko du bere ikuskizun
Larunbat honetan, maiatzaren 13an, Kursaal Eszenak erregistroa erabat aldatu eta Carlos Arecesek eta Aníbal Gómezek osatutako Ojete Calor duoaren emanaldia izango da Kursaal Auditorioan. Bikotea bira luze eta arrakastatsu batean murgilduta dagoela iritsiko da Donostiara; esaterako, iazko azaroan 12.000 pertsona Bildu zituzten Madrilgo Wizink Centerren eta oraintsuago Bartzelonako Palau Sant Jordi Club betetzea lortu dute.
Carlos Areces (Carlos Ojete) aktore, marrazkilari eta abeslariak eta Anibal Gómez (Anibal Calor) komiko, aktore eta abeslariak subnopop izena eman diote berariaz sortutako musika generoari: elektronikan, kitsch ukitua duen herri-kulturan, irreberentzian eta kritikan oinarritzen dute euren musika-proposamena.
2005ean txantxa gisa hasi zena arrakastaz beteriko ibilbidea bihurtu da honezkero, letra ironikoak edo umore zentzugabekoak pop egitura sinple batekin konbinatzen dituzten kantuei esker; abesti horiek, egileen arabera, lagun bakar batzuk entzun zitzaten sortu ziren, eta orain milaka lagunek gozatzen dute horien erritmora. Beren kantuez gain, Ojete Calor bikoteak beste artista eta talde batzuen abestiak ere kantatzen interpretatzen ditu zuzenekoetan, hala nola Ana Belén, Rocio Jurado, Remedios Amaya, Mari Trini edo Ladilla Rusa. Horrela, larunbatean Kursaalean emango duten kontzertuan entzungai izango dira Viejoven, Mocatriz, Extremismo mal, Agapimú, Cuidado con el Cyborg, Opino de que edo Qué bien tan mal entzungo dira eta litekeena da ezustekoren bat ere izatea.
