Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 1 martxoa, 2023

  • Europako ganbera-talde garrantzitsuenetakotzat jotzen den horrek Mendelssonhnen, Mozarten eta Bizerten obrak interpretatuko ditu.
  • David Fray pianistak Mozarten 9. Kontzertua, “Jeunehomme” joko du.
Martxoaren 7an, asteartearekin, Kursaal Auditorioan Pariseko Ganbera Orkestra entzuteko aukera izango da, Nil Venditti zuzendari italo-turkiarraren gidaritzapean eta David Fray pianista frantsesa bakarlari gonbidatu dela. Kursaal Eszenaren programazioaren baitan emango duen lehenbiziko kontzertuan interpretatuko dituen lanak dira Mendelssohnen Hebridak obertura op. 26, Mozarten 9. Kontzertua KV271 “Jeunehomme” eta Bizeten 1. Sinfonia; azkeneko biek ezaugarri dituzte bizitasuna eta goiztasuna, izan ere biak ala biak gaztetan idatzitako obrak baitira; eta gaztetasuna da, halaber, orkestraren beraren eta zuzendariaren ezaugarri. Pariseko Ganbera Orkestra, duela berrogei urte baino gehiago sortua, Europako ganbera orkestra garrantzitsuenetakoen artean dago egun. Azken urteotan garatutako berritze prozesuaren ondorioz, frantziar musikari belaunaldi berri bat sartu izanak Frantziako orkestra iraunkor gazteenetako bat bihurtu du, eta benetako genero parekotasuna lortu duen Frantziako lehen orkestra da. Orkestrak Paris osoan ematen ditu kontzertuak: Philharmonie, Théâtre des Champs-Élysées, Théâtre du Châtelet, MC93 eta abar; eta metopoli-barrutiko hainbt gunetan ere aritzen da, ikuspegi zibiko batetik biztanleriaren segmentu guztietara iristea baitu helburu, prekarietate-egoeran edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak barne. Era berean, nazioarteko jarduera bizia garatzen du; izan ere, Donostiako kontzertuak orkestraren bira txiki bat irekiko du Penintsulan zehar, martxoaren 7tik 11ra, eta Castellon, Bilbon eta Oviedon ere ariko da. Nil Venditti (Perugia, 1994) zuzendari gazte italo-turkiarrak mundu osoko orkestra garrantzitsuekin lankidetzan aritzen da gaur egun, horien artean Orchestre National du Capitole de Toulouse, Orchestre National de Lille, Orchestre/Opera National Bordeaux Aquitane, Royal Liverpool Philharmonic Orchestra, Ulster Orchestra, Luzerner Sinfonieorchester, Camerata Salzburg, Stuttgart Chamber Orchestra, Irish National Opera, Netherlands Philharmonic Orchestra, Orchestra dell 'Arena di Verona eta Orchestra della Toscana. Denboraldi honetan honakoak zuzendu ditu estreinakoz: Parisko Operako Orkestra, Orchestre National des Pays de la Loire, Die Deutsche Kammerphilharmonie Bremen, Staatstheater Stuttgart, Dresdeneko Orkestra Filarmonikoa, Tonhalle-Orchester, Sinfonieorchester Basel, Sinfónica de Helsingborg, Helsinkiko Ganbera Orkestra, BBCko Galesko Orkestra Nazioanala, Royal Northern Sinfonia eta Belgradeko Orkestra Filarmonikoa. Udaberrian Estatu Batuetan jardungo da lehenbiziko aldiz, San Franciscoko SFCM Orchestra delakoaren zuzendari. David Fray (Tarbes, 1981) pianista frantziarrak ibilbide garrantzitsua du nazioartean bakarlari, ganbera-musikari eta errezitaldietan; orkestra nagusiekin egiten du lan (London Philharmonic, Royal Concertgebouw, Bayerische Rundfunk, Deutsche Kammerphilharmonie Bremen, Deutsche Sinfonie Orchester, Salzburg Mozarteum, Orchestra del Teatro alla Scala, Orchestre de Paris, National de France, Cleveland Orchestra, Boston Symphony, San Francisco Symphony, New York Philharmonic, Chicago Symphony, Los Angeles Philharmonic, etab.), zuzendari gailenen gidaritzapean, betiere: Pierre Boulez, Semyon Bychkov, Christoph Eschenbach, Asher Fisch, Daniele Gatti, Paavo Järvi , Kurt Masur, Riccardo Muti, Esa-Pekka Salonen edo Marin Alsop, esaterako. Bere konpromiso berrienen artean, aipatzekoak dira The age of Anxiety (Bernstein) interpretatzea, Pariseko Orkestrarekin eta hiri horretako Philarmonie-n Marin Alsop-ekin batera, eta Théâtre des Champs-Elysées antzokiaren gonbidapena Schuberten musikaren inguruko Gutun Zuri delako egitasmo baterako; horren baita, Winterreise joko du Peter Mattei baritonoarekin batera eta Renaud Capuçon biolinistarekin ere ariko da. Kontzertu honetarako sarrerak webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke. PARISEKO GANBERA ORKESTRA Martxoak 7, asteartea. 19:30. Kursaal Auditorioa. 50 / 40 / 32 / 26 / 11 €

Jakub Józef Orlińskik opera barrokoko ariak biltzen dituen “Facce d ‘amore” lana aurkeztuko du Kursaal Eszenan

Franceso Cortik zuzenduko duen il pomo d ‘oro ensemblearekin batera. Poloniako kontratenor gazteak arrakasta handia lortu du nazioartean, bai zuznekoan eta baita bakarkako grabazioengatik ere. Martxoaren 29an, asteazkenarekin, Jakub Józef Orliński kontratenor poloniarra Kursaal Eszenako […]

Zaz abeslari frantziarra, ostiral honetan Kursaal Eszenan

Bere bosgarren diskoa, Isa, zuzenean aurkeztuko du. Sarrerak salgai www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan. Ostiral honetan (martxoak 17), Zaz abeslari frantziarrak irekiko du Kursaal Eszenako musika herrikoiaren programazioa; Organique Tour biraren baitan, bere bosgarren diskoa […]

X Congreso Náutico de ANEN

Itsas sektoreko industriako eta enpresetako bostehun profesional inguru parte hartu zuten Martxoaren 9an eta 10ean X. Kongresu Nautikoan, Nafarroako Foru Komunitateko Enpresa Nautikoak (ANEN) ‘Bultzada urdineko hamarkada bat’ izenburupean, Kursaalen Sebastian. Estatuko eta nazioarteko hizlari […]