Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 16 otsaila, 2023

Kursaalek gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan 2022ko jardueraren balantzea. Otsaila arte edukiera-murrizketak pairatu bazituen ere, urtean zehar jarduera bikain suspertu da. Joan den urtean 303 ekitaldi egin dira Kursaalen eta guztira 343.009 bertaratu izan dira. Guzti honekin 4,1 milioi euroko negozio-bolumena lortu du iaz, 2019an lortutako errekorrera asko hurbilduz, (3,7 puntuko aldea baino ez du izan), eta horri Miramar Jauregiaren fakturazioa gehituta, 4,8 milioi eurokoa izango litzateke bateratutako negozio-bolumena.

Era berean, 803.009 euroko diruzaintza operatiboaren superabit bateratua lortu da, - energiaren prezioaren igoeraren ondoriozko kostuak igo diren arren-, eta urtebetean pandemiaren aurreko bi urteetan metatutako defizitaren % 88 berreskuratu da.

Emaitza bikain horiek jardueraren funtsezko segmentuen portaera onean oinarritzen dira: alde batetik, kapitulu kulturalean, bai eskainitako kontzertu-kopuruagatik (158), bai fakturazioagatik, 2019an baino % 20 handiagoa izan baita. Beste alde batetik, ekitaldiei lotutako zerbitzuen (ikus-entzunezkoak, argiztapena, komunikazioak, langile teknikoak) komertzializazioaren hazkundea, % 1,7 igo baita 2019. urtearekin alderatuta, bi kasuetan errekor historikoa ezarriz. Ez dugu ahaztu behar kongresu-jarduera nabarmen berreskuratu dela; izan ere, 2022a, egindako kongresu kopuruari dagokionez, azken hamarkadako hirugarren urterik onena izan da, eta nazioarteko kongresuen presentzia garrantzitsua izan da.

Horrek guztiak, iazko Kursaal Kongresu Jauregiaren eta Miramar Jauregiaren jarduerak, 50,5 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragin du Gipuzkoan.

Prentsa-oharra ikusi

Philippe Herreweghe Kursaalera itzuliko da, Champs Élysées orkestrarekin

Mozarten Sinfonia, “Jupiter”, eta Beethovenen 3. Sinfonia, “Heroica” interpretatuko dituzte. Ekainaren 1ean, osteguna, Champs Élysées orkestrak kontzertua emango du Kursaal Auditorioan, Philippe Herreweghe zuzendari belgikarraren zuzendaritzapean. Orkestrak, Kursaal Eszenako programazioaren barruan, errepertorio klasikoko bi obra […]

SEMFYC 2023 Kongresua

Osasun arloko 1.500 profesional baino gehiago bildu ziren maiatzaren 11, 12 eta 13an semFYC – Familia eta Komunitate Medikuntzako Espainiako Elkartearen Kongresuan, “Arraun, taldean arraunean” lelopean. Ganbera Aretoan eta erabilera anitzeko aretoetan hitzaldi eta poster […]

Donostian egin zen Familia eta Komunitate Medikuntzako Espainiako Elkartearen XXI. Kongresua

Osasun arloko 1.500 profesional baino gehiago bildu ziren maiatzaren 11, 12 eta 13an semFYC – Familia eta Komunitate Medikuntzako Espainiako Elkartearen Kongresuan, “Arraun, taldean arraunean” lelopean. Batzordeak aukeratutako leloaren helburua talde-lanaren ahotsak gogoratzea eta bateratzea […]