Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 8 azaroa, 2022

  • Parade, La Maquiné konpainiaren "El circo de los valientes", larunbat honetan, hilak 12, Kursaaleko ganbera aretoan.
  • Piotr Beczala azaroaren 15ean, asteartean, itzuliko da Kursaalera.
  • Sarrerak salgai webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan.

Datozen egunetan bi dira Kursaal Eszenaren musika-proposamenak, bata haur eta familientzat eta bestea musika klasikoaren denboraldiari dagokiona. Azaroaren 12an, larunbata, La Maquiné konpainiak “Parade, el circo de los valientes" ikuskizuna aurkeztuko du Kursaaleko Ganbera Aretoan. Eta asteartean, hilaren 15ean, Piotr Beczala tenorra Kursaaleko Auditorioan izango da.

“Parade, el circo de los valientes” da Kursaal Eszenak asteburu honetarako egin duen proposamena, 4 urtetik gorako haurrentzat eta familientzat. Granadako La Maquiné konpainiaren diziplina anitzeko ikuskizuna, piano-musikaz eta zuzeneko kantuz antzeztua, garai bateko zirkuaren munduan inspiratzen da. Bi aktorek, pianista batek, txotxongiloek, objektuek, magiak, maskarek eta Erik Satie, Francis Poulenc eta Igor Stravinskyren musikak Babar-en istorioa kontatzeko balio dute, bere mugimenduen errealismoagatik nabarmentzen den dimentsio handiko txotxongilo batez irudikatua izango den elefantetxearena, alegia. Babar umezurtz geratu zen pertsona batzuek ama eraman zutenean eta bera kateatuta zeukaten; egun batean, osaba Pepek eta Chochotte pailazoak erreskatatu egin zuten, eta orain libre bizi da haiekin, ausarten zirkuan. Ikuskizunak funtsezko balioak lantzen ditu, hala nola mundu hobe batean bizitzeko animaliekiko errespetua eta bizikidetza, eta bizitasunez, umorez eta samurtasunez beteriko obra da.

Piotr Beczala tenorrak errezital paregabea emango du datorren asteartean, azaroaren 15ean, Kursaal Auditorioan, Madrilgo Errege Antzokian, Radamesen paperean, “Aida” operarekin izandako arrakastaren ondoren. Beczala, 2018an Kursaalen lehen aldiz aitu zena, gaur egun nazioarteko opera abeslari handienetako bat da, eta munduko opera areto nagusietako ohiko gonbidatua. Pianoan Camillo Radicke lagun duela, Tchaikovsky, Moniuszko, Gounod, Massenet, Meyerbeer, De Curtis, Verdi eta Giordanoren obrak interpretatuko ditu.

1966an Polonian jaioa, bere ahotsaren edertasun sinestezinagatik ez ezik, interpretatzen duen pertsonaia bakoitzarekiko konpromiso sutsuagatik ere txalotua izaten da Beczala. Bere opera-lanaz gain, tenorrak musika klasikoko ahots-lan koral eta orkestral ikonikoenetako asko interpretatu ditu, egungo zuzendari eta orkestra ezagunenekin batera lan eginez. Bere estilo eta ahots-indar berezia historiako tenore liriko handien interpretazio-tradizioaren barruan kokatzen da, kolore dardarkari eta erakargarriarekin, teknika fin batek eutsia. Emanaldi honen ondoren, Beczalak Munichen eta Vienan joko du eta abenduan, 2022ko abendutik aurrera, New Yorkeko Metropolitan Opera bezalako agertokietara eramango duen bira hasiko du.

Bi emanaldietarako sarrerak webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke.

PARADE, EL CIRCO DE LOS VALIENTES
Azaroak 12 larunbata, 18:00. Kursaaleko Ganbera Aretoa. Gazteleraz, 4 urtetik gora. 7€/3€ (<12 años)

PIOTR BECZALA, tenorra
Azaroak 15 asteartea, 20:00. Kursaal Auditorioa. 48 / 38 / 31 / 25 / 11 €

Mozarteum Salzburg Orkestrak eta Viviane Hagner biolinistak emango diote hasiera Kursaal Eszenako musika klasikoaren denboraldi berriari

Europako musika-erakunde zaharrenetako bat eta Mozarten obraren gordailuzain onena Trevor Pinnock zuzendari beteranoaren zuzendaritzapean iritsiko da Donostiara. Viviane Hagnerrek Mendelssohnen Biolinerako kontzertua mi minorren interpretatuko du. Sarrerak salgai www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan. Datorren asteazkenean, […]

Mitsuko Uchida, pianoaren figura handienetako bat, Kursaal Eszenan, Mahler Chamber Orchestrarekin batera

Pianista japoniarra eta Claudio Abbadok eta Daniel Hardingek bultzatutako orkestra duela hamar urte ari dira elkarlanean Mozarten pianorako kontzertuen inguruan. Mitsuko Uchida 2021eko Musika Hamabostaldian izandako arrakastaren ondoren dator Donostiara, eta Kursaal Eszenan aritzeaz gain […]

Tabakaleran sortutako Estel obra Kursaaleko Gabonetako argiztapenaren protagonista da

● Kursaalek berriz ere Tabakalera izan du kide, zehazki, Medialab sorkuntza eta kultura digitalerako gunea, arte digitalerako proposamen berri bat garatzeko. ● Alba G. Corral da Estel programazio algoritmoak eta denbora errealean sortutako pintura digitala […]