Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 28 urria, 2022

  • Kursaal Eszenan "Casablanca" izenburudun ikuskizuna aurkeztuko du, izenburu bereko zinemaren klasikoan oinarritua.
  • Sarrerak salgai www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan.
Azaroaren 6an, igandea, Kursaal Auditorioan ariko da Scapino Ballet Rotterdam, Kursaal Eszenaren eskutik. Duela hiru hamarkadatik konpainia zuzentzen duen Ed Wubbe artistaren zuzendaritzapean, Casablanca aurkeztuko du, bere ekoizpen berriena. Ingrid Bergman eta Humphrey Bogart protagonista dituen eta hiru Oscar sari merezi izan zituen 1942ko zinemaren klasikoa oinarritzen hartzen du Ed Wubbek pasioari, askatasunari eta mundu hobe baten nahiari buruzko ikuskizun bisual bat sortzeko. Casablancan, Wubbek diziplina ezberdinak bateratzen ditu sorkuntza-lan zirraragarri batean. Agertoki birakari batean, irudimenezko eta antzerkizko mundu bat sortzen du , estilo desberdinetako dantzarekin, zirkuko elementuekin eta askotariko musikarekin. Jendeak, gerratik ihesi, bizitza hobea espero duen leku batean dago girotuta. Istorio erromantikoaren atzean ilunabarreko mundu bat dago, non errealitatea eta fantasia urruntzen diren eta ongiaren eta gaizkiaren arteko mugak lausotzen diren. Musikaren abiapuntua filmaren soinu-banda da, Marokoko musika tradizionalarekin tartekatuta. "As time goes by" abesti ezaguna ere hainbat moldaketatan agertzen da. Scapino Ballet Rotterdam, mundu mailan ezaguna, Herbehereetako dantza konpainiarik beteranoena da eta dantzaren kulturaren abangoardian dago. 1945ean sortu zenetik, Scapinok berebiziko garrantzia izan du dantza modernoaren garapenean, bere lana Herbehereetako aretoetan eta nazioarteko jaialdi eta antzokietan hedatuz. 1992an Ed Wubbe zuzendari artistiko izendatzeak ikuspegi berri bat eman zion konpainiari; haren koreografia adierazkorrek aldakortasuna eta asmamena uztartzen dituzte. Scapino ezaguna da bere ekoizpen tematiko handiengatik eta iraupen luzeko ikuskizunengatik, abentura, berrikuntza eta dibertsioa dakartelako, eta, aldi berean, aparteko berrikuntza-dosia ematen duten talentu gazteen lana aurkezten du. Ed Wubbe funtsezko figura da Herbehereetako dantzaren munduan. Bere zuzendaritzapean, Scapino konpainia ausarta, esperimentala eta garaikidea bihurtu da, eta Herbehereetako dantzaren joeren sortzaileetako bat. Wubbek dantzaren mugak bultzatzen ditu, garrantzi gordin, bizi eta garaikidea duen antzerki mundua sortuz. Hirurogei ballet baino gehiago sortu ditu Scapinorentzat, iraupen luzeko ekoizpen ugari barne; besteak beste, Kathleen, Romeo & Julia, Nico, Holland, The Great Bean, Le Chat Noir, Pas de Deux (Michiel Borstlap pianistaren zuzeneko musika), Pearl eta Scala ekoizpen barrokoak (biak Combattimentoren zuzeneko musikarekin) eta All Hands on Deck, Släpstick-ekin elkarlanean (lehen Wëreldbänd). 2013an, Dansersfonds '79 merezimendu-saria jaso zuen, eta 2017an, Herbehereetako Golden Swan dantza-saria, eta Herbehereetako Lehoiaren Ordenako Zaldun izendatu zuten. Casablanca dantza ikuskizunerako sarrerak www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke. SCAPINO BALLET ROTTERDAM, “CASABLANCA” Azaroaren 6 igandea, 19:00. Kursaal Auditorioa. 42 / 34 / 27 / 22 / 11 €

C de C 2023

C de C 2023a Kursaalen ospatu da aurten ere, komunikazioaren eta marken industriaren topaketa handiena, XX. edizioa ospatuko duena. Ana Pastor kazetaria, Eduardo Casanova aktore eta zuzendaria, Pelle Sjönell Activisioneko zuzendari nagusi sortzailea eta Laura […]

Jakub Józef Orlińskik opera barrokoko ariak biltzen dituen “Facce d ‘amore” lana aurkeztuko du Kursaal Eszenan

Franceso Cortik zuzenduko duen il pomo d ‘oro ensemblearekin batera. Poloniako kontratenor gazteak arrakasta handia lortu du nazioartean, bai zuznekoan eta baita bakarkako grabazioengatik ere. Martxoaren 29an, asteazkenarekin, Jakub Józef Orliński kontratenor poloniarra Kursaal Eszenako […]

Zaz abeslari frantziarra, ostiral honetan Kursaal Eszenan

Bere bosgarren diskoa, Isa, zuzenean aurkeztuko du. Sarrerak salgai www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan. Ostiral honetan (martxoak 17), Zaz abeslari frantziarrak irekiko du Kursaal Eszenako musika herrikoiaren programazioa; Organique Tour biraren baitan, bere bosgarren diskoa […]