Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 30 iraila, 2022

Kursaalek eta Tabakalerak elkarlanean arte digitaleko proposamen berri bat aurkeztuko dute Irekiak Gallery Weekend programaren baitan.

Tabakalerako Medialaben sortutako Alba G. Corral artistaren 'Entremaliat' obra Kursaaleko fatxadan proiektatu da Irekiak Gallery Weekend programaren baitan.

Tabakalerak, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, arte-ekoizpenari laguntzeko zentroa den aldetik, eta Kursaal Kongresu Jauregiak, berrikuntzaren eta kultur zabalkundearen aldeko apustuan, indarrak batu dituzte beste behin ere proposamen artistiko berri bat osatzeko. Horrela, fatxada ikonikoa mihise digital bihurtuko da berriro.

Alba G. Corral artistaren Entremaliat instalazio artistikoa, 10 minutuko iraupena duena –ostegunetik igandera ikusgai, 20:30etik 22:00etara ikusi ahal izango dena – Kursaal Kongresu Jauregiaren fatxadarako berariaz sortutako pieza generatibo abstraktua da.

Entremaliaten lau proiekzioak Irekiak Gallery Weekend ekimenaren bigarren edizioaren programazioaren barruan kokatzen dira. Lau egun horietan arte garaikidea izango da hiriko protagonista.
G. Corralek duela 10 urte baino gehiago kodetutako lanak aztertu ditu, eta kodea eta algoritmoak programatuz, pieza hau sortu du eraikinarekin elkarrizketan. Artistak dioenez: «Entremaliaten elementu sortzaileak arkitekturan harrapatuta daude eta Kursaaletik aterako dira arte generatiboaren bihurrikeria (entremaliat katalanez) ikusteko asmoz, eta ikusle bakoitzak ikusten duenean bestelako formak aurkituko ditu: hegaztiak eta arrainak ez diren irudi abstraktuetan oinarritu naiz, baina bi animalia horiek izan daitezke, edo obra ikustera doan bakoitzak imajina dezakeena. Nahiz eta kodea hain analitikoa izan, arte generatiboa bihurria ere izatea gustatzen zait». Pieza sortzean, artistak Kursaaleko fatxadak duen berezitasuna kontuan izan du, daukan argiaren bidez informazioa eskaintzen baitu.

Entremaliat Tabakalerako Medialaben sortutako eta Kursaaleko fatxadan proiektatutako hirugarren instalazioa da. Lehenengoa, Jaime de los Ríos artista donostiarraren Crimson Waves, iaz proiektatu zen Irekiaken lehen edizioan, eta bigarrena, Karlos G. Liberalek eta Biko2 esku-hartze estudioak sortutako Denbora Latente, Kursaaleko Gabonetako argiztapenaren pieza protagonista izan zen.

Alba G. Corral

Alba G. Corral (Madril, 1977) Artista bisuala, kode-garatzailea eta irakaslea, azken hamarkadan softwarea erabiltzen du sortzeko, eta ikusizko sormeneko arte-lehiaketen nazioarteko zirkuituan Espainiako enbaxadore nagusietako bat da. Bere praktikak zuzeneko performancea, bideoa, bitarteko digitalak eta instalazioa hartzen ditu, narratiba abstraktuak aztertzen ditu eta kolorearekiko sentiberatasuna eta gustua adierazten ditu. Bere ikusizko atmosferekin edozein espaziotan eta formatu desberdinetan esku hartzeko duen moldakortasunak sinergiak sortzera eraman du hainbat diziplina artistikotako artistekin (musika klasikoa, elektronikoa, esperimentala, moda, antzerkia, dantza garaikidea...), nahiz eta ezaguna den, batez ere zuzeneko ikus-entzunezko emanaldiengatik, non kodifikazioa eta elaborazioa denbora errealean integratzen dituen, musikariekin lankidetzan.

Musikaren misterioa, Euskadiko Orkestrako ganbera talde baten eskutik Kursaal Eszenan

Euskadiko Orkestraren eta Kursaal Eszenaren koprodukzio berria haurrentzat, larunbat honetan, apirilaren 13an, “Musika Familian” ildoan Larunbat honetan, apirilaren 13an, 18:00etan, Kursaaleko Ganbera Aretoan “Misterioa” izeneko ikuskizuna izango da, Kursaal Eszenaren Musika Familian ildoaren baitan. Kontzertu […]

La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel-ek interpretatuko dute Bachen “Nekaldia San Joanen arabera” Kursaal Eszenan

Martxoaren 19an, asteartea, 19:30ean, Kursaal Auditorioan, Andrea Marconen zuzendaritzapean. Doako autobus zerbitzua egongo da kontzertura joateko Urola-Kosta, Urola Erdia eta Urola Garaia herrietatik (Kursaal Eskura). Musika klasikoko sarrerak eta abonuak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko […]

Igande honetan, hilak 10, Bulego taldeak Kursaal Eszenan aurkeztuko du “Aldatu aurretik” diskoa

Joan zen azaroan salmentan jarri eta ordu gutxira agortu ziren kontzerturako sarrerak Igandean, martxoaren 10ean, 19:00etan Bulego taldea lehenbiziko aldiz ariko da Kursaal Eszenan eta “Aldatu aurretik”, estudioko bere bigarren lana aurkeztuko du. Bulego, Euskal […]