Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 4 uztaila, 2022

  • Bi kontzertuetarako sarrerak bihar, hilaren 5ean, jarriko dira salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko, goizeko 11:30etik aurrera.
  • Denboraldiari hasiera Patti Smith rockaren ikur entzutetsuak emango dio, bere bandaz lagunduta, irailaren 28an.
  • Urriaren 13an Emir Kusturica & The No Smoking Orchestra-k musika balkanikoaren eta herri-musiken festa ekarriko dute Donostiara. Taldearen agur-birako kontzertuetako bat izango da.
Irailaren 28ko asteazkenean Kursaal Eszenaren denboraldi berria hasiko da, rockaren gailurrera heldu eta dagoeneko legenda bilakatu den Patti Smith artista polifazetikoaren kontzertuarekin. Mende erdia igaro da ia Horses bere lehen lana kaleratu zenetik, zeina 2010ean AEBko Kongresuko Liburutegiko Grabazioen Erregistro Nazionalean sartu zuten. Ordutik, “punkaren amabitxia” ere deitutakoak kaleratu dituen lanek entzuleen aitorpena eta Grammy nahiz Golden Globe sarietarako hainbat izendapen eskuratu dituzte. Bere kantu entzutetsuenen artean dira Bruce Springsteen musikariarekin idatzi zuen eta dagoeneko klasiko bilakatu den Because the Night, edo Fred Sonic Smith bere senarra zenarekin idatzitako People Have the Power ereserkia. Idazle, artista bisual eta giza eskubideen nahiz ingurugiroaren aldeko ekintzaile ere badena Lenny Kaye gitarristak, Jay Dee Daugherty bateriak, Tony Shanahan baxu- eta teklatu-jotzaileak eta bere semeak, Jackson Smith gitarristak osatutako bandaz lagunduta etorriko da.

Urriaren 13an, osteguna, diziplina ezberdinetan aritzen den beste artista batek hartuko du Kursaal Auditorioa: Emir Kusturika bere The No Smoking Orchestra taldearekin etorriko da, herri-musikak protagonista izango dituen gaualdia emateko, taldearen agur-biran murgilduta dagoen honetan. Kultura balkanikoaren enbaxadore den artista serbiarraren kontzertuek jai herrikoi eklektiko baten antza dute: korrido mexikarrek, sirtaki greziarrek, csarda hungariarrek eta tarantella italiarrek badute lekua ospakizun alai horretan. “Unza Unza” izena eman izan diote egiten duten musika estiloari. Zinema-zuzendari ere badenak bere filmen bidez eman zuen ezagutzera, hain zuzen, bere musika proiektua, Canneskoan nahiz beste hainbat zinemalditan sari garrantzitsuak eskuratzearekin batera. Hogei urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, taldea banatu egingo da: zuzenean ikusteko azken aukeretako bat izango da, beraz, Donostiako kontzertua. Emanaldi honetan “Corps Diplomatique” azken diskoko kantuez gain, zinegilearen filmetako soinu bandak eta beste diskoetako doinuak ere entzungo dituzte zaleek, taldeak adio esan baino lehen.

Emanaldi horietarako sarrerak www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatilan eskuratu ahal izango dira bihar asteartea (uztailak 5) goizeko 11:30tik aurrera.

PATTI SMITH
Asteazkena, irailak 28, 20:00etan. Kursaal Auditorioa. 80 €
Sarrerak erosi

EMIR KUSTURICA
Osteguna, urriak 13, 20:00etan. Kursaal Auditorioa. 40 €
Sarrerak erosi

Patti Smith

Biltzarrak, udaberri honetako protagonista nagusiak

Kongresuak indar haundiz itzuli dira lehen seihileko honetan Donostiara. Kursaalen eta Miramar Jauregian 12 kongresu ospatu dira, horietatik 8 nazioartekoak, baita 59 jardunaldi eta konbentzio ere, eta 15.000 parte-hartzaile izan dira guztira. Zientzia, sormena, heziketa […]

Patti Smith

Irailean Patti Smith eta Emir Kusturicak ekingo diote ostera Kursaal Eszenaren denboraldiari

Bi kontzertuetarako sarrerak bihar, hilaren 5ean, jarriko dira salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko, goizeko 11:30etik aurrera. Denboraldiari hasiera Patti Smith rockaren ikur entzutetsuak emango dio, bere bandaz lagunduta, irailaren 28an. Urriaren 13an Emir Kusturica & […]

Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. sinposioa

Kursaalen ospatu zen ekainaren 5etik 9ra, Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. sinposioa. Bertan, 450 profesional, ikertzaile, politika-kudeatzaile, teknikari, ikasle, ekintzaile eta 50 nazionalitatetako boluntario baino gehiago bildu ziren. Ganbera-aretoa eta erabilera anitzeko aretoak izan ziren […]