Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 25 maiatza, 2022

  • Scott Bradlee musikariak sortutako taldeak gure garaiko pop-rock kantu ezagunak aurkeztuko dizkigu 1920ko hamarkada zoriontsuko eta pop-jazz erritmoetatik iragazita.
  • Hainbat izango dira Kursaaleko oholtzan arituko diren musikari eta abeslariak, dantza eta festari gorazarre egiten dion estetika retroko ikuskizunean.
  • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatilan.

Maiatzaren 26ko ostegunean Kursaal Eszenaren eskutik, azken hamarkadetako pop eta rockeko ikur bilakatu diren kantuen aukeraketa aurkeztuko du Postmodern Jukebox taldeak, musika aroak hankaz gora jartzen dituen gramolatik iragazi ondoren. Jazz eta swing erritmoetatik abiatuz, XX. mendeko 20. hamarkada zoriontsuko jai batean murgilaraziko ditu entzuleak Postmodern Jukebox kolektiboak, The Grand Reopening Tour mundu biraren baitan, Euskadin egingo duen geldialdi bakarrean.
Hamarkada bat baino gehiago igaro da Scott Bradlee musikari eta konposatzailea fakultateko lagun batzuekin bere Astoriako (Queens, AEB) apartamentuko sotoan kantuak jotzen eta filmatzen hasi zenetik. 2009an 80. hamarkadako hainbat kantu ragtime estilora eramanda medley edo pot-pourri baten bideoa argitaratu zuten Bradlee eta lagunek: hori izan zen biral bilakatuko ziren hainbat eta hainbat bideotatik lehena. Hain zuzen, 2013an Robyn Adele Anderson abeslariarekin kaleratu zuten Macklemore & Ryan Lewis-en “Thrift Shop” kantuaren bertsioak milioi bat ikustaldi izan zituen aste bakarrean; horren ondotik Introducing Postmodern Jukebox (2013) kolektiboaren lehen diskoan kaleratu zen. Hainbat izan dira ordutik taldeak argitaratutako diskoak, 5,5 milioi jarraitzaile dituen Youtube orrialdeko aipatu bideoez gain.
2014tik hona mundu mailako birak ohikoak izan dira kamera baten aurrean jotzen hasi zen taldearentzat: 70 artista inguruk hartu dute parte gaur arte musika aroen denbora-makinan, eta maiz izaten dira kolaboratzaile bereziak ematen dituzten kontzertuetan, ikuskizun bakoitza bakar eta errepikaezin bilakatuz.
Jazz Aroko estetikan errotutako taldearentzat mugarri sinbolikoa zen mende honetako 20. hamarkada baten etorrera, ironikoki, ordea, mundu mailako pandemia ekarri zuena, baita haiek hamarkada berrirako irudikatutako bira bertan behera geratzea ere. Bradleeren hitzetan “eroa da historia nola errepikatzen den. Jendeak nahi zuen bakarra kalera atera, dantzatu, ospatu eta elkar berriz ikustea zen, azken batean, ez baitago musika elkarrekin bizitzea bezalakorik”.
Kursaal Eszenaren programazioaren baitan, halaber, igandean (maiatzak 29), Joaquín De Luz zuzendari artistiko duen Espainiako Dantza Konpainia Nazionalak “Giselle” dantza ikuskizuna emango du Kursaalen, maiatzaren 29an, 19:00etan.
Emanaldi horietarako sarrerak hemen eta Kursaaleko leihatilan eskuratu daitezke.

POSTMODERN JUKEBOX Osteguna, maiatzak 26, 20:00etan. Kursaal Auditorioa.

Hazia, Jose Mari Arizmendiarrietaren ibilbidea islatzen duen musikala, Kursaal Auditoriora iritsiko da

Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, azaroaren 26an, larunbata, antzeztuko da, Kursaal Eszenaren denboraldiaren barruan. Sarrerak webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Azaroaren 26an, larunbata, Kursaal Eszenaren denboraldiak Kursaal Auditorioan “Hazia” musikala hartuko du, Gontzal Mendibilek sortutako Jose Maria […]

“Parade, el circo de los valientes” familientzat eta Piotr Beczala tenorraren errezitaldia, Kursaal Eszenako hurrengo proposamenak

Parade, La Maquiné konpainiaren “El circo de los valientes”, larunbat honetan, hilak 12, Kursaaleko ganbera aretoan. Piotr Beczala azaroaren 15ean, asteartean, itzuliko da Kursaalera. Sarrerak salgai webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Datozen egunetan bi dira […]