Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 27 maiatza, 2022

  • Ballet klasikoaren gailurretako bat den obra erromantikoa berrinterpretatuko du Espainiako Dantza Konpainia Nazionalak, Béquer-en poesia oinarri hartuta.
  • Joaquín De Luz ibilbide ezaguneko dantzariak eta konpainiaren zuzendari artistikoak eraberritu du koreografia, elementu klasikoekin escuela bolera deritzona eta espainiar tradizioak uztartuz.

Maiatzaren 29an, igandearekin, Kursaal Eszenak bere denboraldiko atal klasikoko azken ikuskizuna eskainiko du, Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren eskutik. Giselle obraren berrinterpretazioa espainiar erromantizismoan, eta zehatzago, Béquer-en poesian oinarritu du Joaquín De Luz konpainiaren zuzendari artistikoak, ikuskizun honetako koreografia prestatzeko: obra ballet klasikoaren gailurretako bat bilakatu duten elementuak baztertu gabe, baina horiek escuela bolera deritzonarekin eta espainiar tradizioarekin uztartuz.
Bidaiari atzerritar lerdenarekin maitemindu, eta hura heriotzatik harago maitatzera helduko den neskatilaren istorioa kontatzen du Gisellek. Protagonista hiltzean, haizearen ahotsek Gustavo Adolfo Béquer poetaren bertsoak xuxurlatuko dituzte, ezkondu aurretik hiltzen diren nesken, wilisen arimak bizi diren gaueko basoan. Giselleren amaieran, amodioaren indarra eta dantzaren kemena heriotza eta iluntasuna garaitzeko gai izango dira. 1841ean Parisko Operan estreinatu zuten balletean, Théophile Gautier poetak Heinrich Heine-ren kondairek inspiratuta dantzaren historian hain garrantzitsu izango diren mito erromantikoak sortu zituen, nekazari inuzenteen maitemin, mahats-bilketa festa, printze lerden xarmagarri eta basoko arimen mamu espektralekin; iruditeria hori bera dakar Espainiako Dantza Konpainia Nazionalak proposatzen duen Gisellek, espainiar erromantizismoaren begiradatik eraberrituta.
1979an Víctor Ullatek sortutako Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko zuzendari artistikoa da Joaquín De Luz 2019tik. Ullateren eskolan trebatu ondoren, haren konpainian eman zituen bere dantza ibilbide profesionaleko lehen urratsak. Ordutik nazioarteko ibilbide oparoa egin du madrildarrak, besteak beste Pennsylvaniako Balletean eta New Yorkeko American Ballet Theater-en bakarlari arituz. Azken horretan dantzaren historiako rol garrantzitsuenak interpretatu zituen. Konpainia entzutetsuekin aritu da artista gonbidatu moduan eta hainbat aitorpen jaso ditu nazioartean, baita 2016ko Espainiako Dantza eta Interpretazio Saria ere. 2020an Espainiako Dantza Konpainia Nazionalerako Arriaga koreografiatu ostean, Giselle izan da konpainiarentzat egin duen bigarren lana, De Luzek berak prestatutako koreografia eta zuzendaritza artistikoarekin.
Egitarau klasikoa Gisellerekin amaitu ondoren, ekainaren 20an Wilco talde estatubatuarrak emango duen kontzertuak itxiko du Kursaal Eszenaren denboraldia. Emanaldi hauetarako sarrerak hemen eta Kursaaleko leihatilan eskuratu daitezke.  

ESPAINIAKO DANTZA KONPAINIA NAZIONALA, “Giselle” Igandea, maiatzak 29, 19:00etan. Kursaal Auditorioa.

Il Giardino Armonico eta Isabelle Faust biolinista, Kursaal Eszenako denboraldi klasikoan

Pietro Antonio Locatelli biolinista eta konpositore italiarrari, XVIII. mendeko Paganini-ari eskainitako programa aurkeztuko dute. Sarrerak salgai www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan. Abenduaren 11n, igandea, Il Giardino Armonico, musika barrokoan espezializatutako ganbera-taldea, Giovanni Antonini buru duena, […]

Hazia, Jose Mari Arizmendiarrietaren ibilbidea islatzen duen musikala, Kursaal Auditoriora iritsiko da

Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, azaroaren 26an, larunbata, antzeztuko da, Kursaal Eszenaren denboraldiaren barruan. Sarrerak webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Azaroaren 26an, larunbata, Kursaal Eszenaren denboraldiak Kursaal Auditorioan “Hazia” musikala hartuko du, Gontzal Mendibilek sortutako Jose Maria […]

“Parade, el circo de los valientes” familientzat eta Piotr Beczala tenorraren errezitaldia, Kursaal Eszenako hurrengo proposamenak

Parade, La Maquiné konpainiaren “El circo de los valientes”, larunbat honetan, hilak 12, Kursaaleko ganbera aretoan. Piotr Beczala azaroaren 15ean, asteartean, itzuliko da Kursaalera. Sarrerak salgai webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Datozen egunetan bi dira […]