Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 2 apirila, 2022

  • Il Gardellino Baroque Orchestra, Vocalconsort Berlin, Easo Eskolania Jacob Pilgram buru duen bakarlari taldea ariko dira horretan.
  • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan.

Bachen “Nekaldia San Mateoren arabera”, musikaren historiako lan erlijioso nagusienetako bat Kursaal Eszenaren musika klasikoko programazioaren parte da beste behin. Astelehenean, apirilaren 4ean, Kursaal Auditorioan, Marcus Creedek horren bertsio bat zuzenduko eta protagonista izango ditu Il Gardellino Baroque Orchestra, Vocalconsort Berlin, Easo Eskolania eta honako ahots bakarlariak: Jacob Pilgram, tenorra (Evangelista); Miriam Feuersinger, sopranoa; Clint van der Linde, kontraltoa; Thomas Hobbs, tenorra; Klaus Mertens, baxua; eta Benoit Arnould, baxua (Jesus).

Marcus Creed britainiarra 1977an aldatu zen Berlinera eta han abesbatzako zuzendaria izan zen Deutsche Oper-en. Lieden interpretazioa erakutsi zuen Hochschule der Künste-n, eta pianista eta zuzendari gisa lan egin zuen Gruppe Neue Musik eta Scharoun Ensemble taldeekin. 1987tik 2001era RIAS Kammerchor-en zuzendari artistikoa izan zen, eta nazioarteko hainbat sari irabazi zituen bere grabazioengatik. Hainbat urtean, lan-harreman estuak izan ditu Berlingo Akademie für Alte Musik-ekin eta Freiburger Barockorchester-ekin, eta Berlin, Viena, Salzburgo, Edinburgo, Luzerna, Donaueschingen eta Göttingeneko jaialdietan jardun du. Berlingo Orkestra Filarmonikoaren gonbidatu gisa,  Stockhausenen Gruppen zuzendu zuen Claudio Abbadorekin batera. 2003. urteaz geroztik, SWR Vokalensemble Stuttgart abesbatzaren zuzendari artistikoa da eta, 2014. urteaz geroztik, baita Kopenhageneko Danish National Vocal Ensemblearena ere. 1998tik, Il Gardellino Baroque Orchestrak oso errepertorio zabala osatu du, besteak beste Monteverdi, Mozart, Rosenmüller eta Rolle hartzen dituena; Marcel Ponseele eta Jan De Winne sortzaileen egiteari esker, orkestra ez da izen ezagun handietara mugatzen, aitzitik, errepertorio ezezaguna ere berreskuratzen du eta aniztasun hori beste generoekiko interesean ere nabarmentzen da. Vocalconsort Berlin Alemaniako abesbatza ospetsuenetako bat da, gaur egun. 2003an sortu zen abesbatza, eta hainbat zuzendari eta epe luzeko bazkide artistikorekin lan egiten du, hala nola Daniel Reuss, Folkert Uhde eta Sasha Waltz. Arrakasta handia lortu du hainbat esparrutan: Monteverdiren "L'Orfeo" René Jacobsen zuzendaritzapean; Haydnen “Lau urtaroak” Christopher Mouldsen zuzendaritzapean; Bernsteinen “Leku lasai bat” Kent Naganoren zuzendaritzapean eta abar. Gorka Miranda zuzendari duen Easo Eskolaniak 2017an interpretatu zuen Bachen “Nekaldia San Mateoren arabera” Kursaal Eszenaren programazioaren baitan; orduan Ton Koopman maisuaren zuendaritzapean jardun zuen, Amsterdam Baroque Orchestrarekin batera.

Kontzertu honetarako sarrerak eros daitezke hemen eta Kursaaleko leihatiletan.  

“NEKALDIA SAN MATEOREN ARABERA”, BACH
Astelehena (apirilak 4), 19:30etan. Kursaal Auditorioa.

Hazia, Jose Mari Arizmendiarrietaren ibilbidea islatzen duen musikala, Kursaal Auditoriora iritsiko da

Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, azaroaren 26an, larunbata, antzeztuko da, Kursaal Eszenaren denboraldiaren barruan. Sarrerak webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Azaroaren 26an, larunbata, Kursaal Eszenaren denboraldiak Kursaal Auditorioan “Hazia” musikala hartuko du, Gontzal Mendibilek sortutako Jose Maria […]

“Parade, el circo de los valientes” familientzat eta Piotr Beczala tenorraren errezitaldia, Kursaal Eszenako hurrengo proposamenak

Parade, La Maquiné konpainiaren “El circo de los valientes”, larunbat honetan, hilak 12, Kursaaleko ganbera aretoan. Piotr Beczala azaroaren 15ean, asteartean, itzuliko da Kursaalera. Sarrerak salgai webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Datozen egunetan bi dira […]