Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 28 apirila, 2022

  • Lehenbiziko aldiz kantatuko ditu maiatzaren 13an argitaratuko den disko horretako hainbat kantu, oraindik aurkezteke daudenak.
  • Amaiak estreinako kontzertua izango du Donostian gaurdaino Euskadin iragarritako bakarra.
  • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan.

Maiatzaren 8 igandean, Kursaal Eszenaren programazioaren baitan, Amaiak Kursaal Auditorioan irekiko du “Cuando no sé quién soy” bere lan berriaren aurkezpen bira; diskoa egun batzuk beranduago plazaratuko da, maiatzaren 13an, hain zuzen ere. Nafarraren debuta izango da Donostian, pandemiaren eraginez bitan atzeratu behar izan dena, eta kontzertura bertaratzen direnek aukera izango dute kantu bilduma osatzen duten doinu berrienak beste inork baino lehen entzuteko. Gainera, orain arte biraren baitan Euskadin iragarritako kontzertu bakarra da Kursaalekoa.

Jada ezagunak diren “Yo invito” (Amaiaren ibilbidean mugarri), “Yamaguchi” folklorikoa edo “Bienvenidos al Show” kantuak eta lehenbiziko aldiz entzungai izango diren beste hainbat aurkezteko, Amaia Romerok eszenografia berridun showa estreinatuko du Kursaalen. Bere zuzenekoetan, honako musikariak izango ditu lagun: Miquel Sospedra (baxua), Amaia Miranda (gitarra), Aleix Bou (bateria) eta Paula Vegas (teklatuak).

Cuando no sé quién soy” bere bigarren diskoa du Amaiak eta lehenbizikoa argitaratu zuenetik bi urte igaro direnean plazaratuko du. Bilduma berri honetan hizpide ditu maitasuna, gaitzespena, zalantza eta nostalgia; artistak bere buruaren bila darrai eta kantu guztietan ageri da horren berezko izaera; hausnarketarekin batera dibertsioa eta energia bizia uztartzen ditu eta, oraingoan ere, bere ahots gozo eta distiratsua nagusitzen da.

Maiatzaren 8koa Amaiak bere ibilbidean zehar Donostian ematen duen lehenbiziko emanaldia izango da. Luzaroan itxarondako hitzordua du kantariak, batetik, 2020rako aurreikusita bazegoen ere, birritan bertan behera gelditu baitzen pandemiaren ondorioz; eta, bestetik, Donostia toki kutuna baita Amaiarentzat: haren jaioterria den Iruñeatik hain gertu egonda, oso txikitandik sarritan etorri izan da hona.

Donostian aritu ondoren, maiatzean Amaia Sevilla, Zaragoza eta Murtzian izango da; eta ekainetik aurrera penintsula zeharkatuko du udako musika jaialdi nagusienetako batzutan esku hartzeko: Bartelona eta Oporto (Primavera Sound), Tutera (Ribera Sound), Benidorm (Low Fest), Aranda de Duero (Sonorama) eta Madril (Festval Brillante).

Kontzertu honetarako sarrerak eros daitezke hemen eta Kursaaleko leihatiletan.

AMAIA Maiatzaren 8a, igandea, 19:00etan. Kursaal Auditorioa.

Hazia, Jose Mari Arizmendiarrietaren ibilbidea islatzen duen musikala, Kursaal Auditoriora iritsiko da

Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, azaroaren 26an, larunbata, antzeztuko da, Kursaal Eszenaren denboraldiaren barruan. Sarrerak webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Azaroaren 26an, larunbata, Kursaal Eszenaren denboraldiak Kursaal Auditorioan “Hazia” musikala hartuko du, Gontzal Mendibilek sortutako Jose Maria […]

“Parade, el circo de los valientes” familientzat eta Piotr Beczala tenorraren errezitaldia, Kursaal Eszenako hurrengo proposamenak

Parade, La Maquiné konpainiaren “El circo de los valientes”, larunbat honetan, hilak 12, Kursaaleko ganbera aretoan. Piotr Beczala azaroaren 15ean, asteartean, itzuliko da Kursaalera. Sarrerak salgai webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Datozen egunetan bi dira […]