Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 31 martxoa, 2022

  • Kanadako musikariak Donostian itxiko du Europan barrena egiten ari den bira.
  • Kontzertuaren atariko gisa, Hayley Sales kantariaren emanaldi laburra izango da
  • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan.

Apirilaren 3an, igandearekin, Rufus Wainwright Kursaal Auditorioko eszenatokira itzuliko da. Donostia da kanadiarra Europan barrena burutzen ari den Unfollow The Rules biraren baitan Euskal Herrian egingo duen geldiadi bakarra. Izen bereko diskoa aurkeztuko du, 2020an BMG disko etxeak argitaratutakoa eta Grammy sarietarako izendatua izan zena. Pop musikara itzulera suposatu duen bilduma horren inguruan, Rufusek zera dio: “Uste dut Unfollow the Rules erabat heldua den nire lehenengo diskoa dela; nire ibilbidearen hasierari urrezko amaiera ematen dio”. Igandeko kontzertuak atarikoa izango du: lehenbiziko ordu erdian, Hayley Sales estatubatuar kantaria ariko da. Berezko ahots dotorea du Salesek, Motownaren belusezko ukituekin eta hastapenetako jazzaren erromantizismo ausarta agertzen duena; hori baliatuta, bizi berria ematen dio 50 eta 60 hamarkadetako vintage soinuari.

Bere zuzeneko hunkigarriengatik ezaguna, Rufusek hiru musikari bidaide hartuta heldu dio bira honi: Brian Green (gitarra eta koruak), John Legend, Michael Bublé edo Pomplamoose-en lankide izandakoa, bera da birako musika zuzendaria; Alan Hampton (baxua, gitarra, ukulelea eta koruak) eta Jacob Mann (teklatua, pianoa eta koruak). Unfollow The Rules laneko doinuekin batera, jada klasikotzat jotzen diren beste hainbat interpretatuko dituzte, izan ere New Yorken jaio eta Montrealen hazitako artistak 20 urtetik gora daramatza nazioarteko musika panoraman, sortzaile egokikor eta emankor, askotariko proiektuak garatzen: pop, folk edo musika klasikoa lantzen ditu. Estudioko zazpi disko eta zuzeneko beste hiru argitaratu eta Joni Mitchell, Pet Shop Boys, Robbie Williams eta abarrekin lankidetzan aritzeaz gain, Rufusek bi opera sortu ditu: lehenengoa, Prima Donna, 2009an estreinatu zen eta, ondoren, Canadian Opera Company delakoaren enkargua jaso zuen Adriano erromatar enperadorearen eta Antinooren inguruko opera bat idazteko, eta 2018an estreinatu zen.

Bira honen inguruan, Rufusek adierazi du: “Asko pozten nau Europan barrena Unfollow the Rules lanarekin bira bat egiteak. Artistikoki, han beti sentitu naiz oso gustura; gainera, nire senarrak eta biok etxe bat daukagu Berlinen eta, hartara, alditxo bat emango dut han eta haren jaioterrian kantatzeko aukera ere izango dut. Bestalde, nire erreferentziatako askok jatorri europarra dute. Pandemiaren ondoren kulturaren suspertzearen inguruan, zera dio: "Niretzat, burutzen den kontzertu bakoitza, nirea edo beste edonorena, aurrera pauso txiki bat da normaltasunerantzako bidean. Musikaren esperientzia elkarrekin bizitzeak itxaropena ematen dit azken bi urteotan guztiok bizi izan dugun isolamendu garratza gainditzeko gaitasuna izango dugula”. Kursaaleko kontzertua birako azkena izango da, Estocolmo, Oslo, Copenhague, Hamburgo, Amberes, Amsterdam, Berlin, Paris edo Bartzelonan aritu ostean.

Sarrerak eros daitezke hemen eta Kursaaleko leihatiletan.

RUFUS WAINWRIGHT
Apirilaren 3a, igandea, 19:00etan. Kursaal Auditorioa (Hayley Salesen emanaldia 19:00etatik 19:30etara).

Hazia, Jose Mari Arizmendiarrietaren ibilbidea islatzen duen musikala, Kursaal Auditoriora iritsiko da

Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, azaroaren 26an, larunbata, antzeztuko da, Kursaal Eszenaren denboraldiaren barruan. Sarrerak webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Azaroaren 26an, larunbata, Kursaal Eszenaren denboraldiak Kursaal Auditorioan “Hazia” musikala hartuko du, Gontzal Mendibilek sortutako Jose Maria […]

“Parade, el circo de los valientes” familientzat eta Piotr Beczala tenorraren errezitaldia, Kursaal Eszenako hurrengo proposamenak

Parade, La Maquiné konpainiaren “El circo de los valientes”, larunbat honetan, hilak 12, Kursaaleko ganbera aretoan. Piotr Beczala azaroaren 15ean, asteartean, itzuliko da Kursaalera. Sarrerak salgai webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Datozen egunetan bi dira […]