Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 30 martxoa, 2022

Kursaal Eszenarekin lankidetzan

Bihar azteazkena eta ostegunean (hilak 30 eta 31) Kursaal Auditoriora itzuliko dira Euskadiko Orkestraren Musika Gelak Kursaal Eszenarekin lankidetzan antolatzen dituen Eskola Kontzertuak. Bina saio izango dira eguneko eta horietan Gipuzkoako hainbat herritako ikastetxeetatik etorritako lehen hezkuntzako (6-10 urte) 3300 eskola umek gozatuko dute Botadun katua ikuskizunaz.

Euskadiko Orkestrako talde instrumental barroko batek eta Per Poc txotxongilo-taldeak Botadun katua, XVII. Mendean Perraultek europar tradiziotik jasotako ipuinean oinarritutako ikuskizuna proposatzen dute; horretan Luis XIV.aren gorteko giroa eta garai hartako musika jasotzen dituena. Kontzertu bisual eta poetikoa da, formatu handiko eta musika barrokoko antzerki victoriarrarekin, Rakel Espeletaren narrazioak lagunduta, haur eta gazteek kulturalki garai distiratsu baten aberastasun musikala deskubritu dezaten. Jordi Rodríguez Cayuelasen musika zuzendaritzapean, entzungai izango dira C. Avison-en Concerto grosso nº5 eta J.B. Lully, M. Marais, A. Vivaldi eta G.P. Telemann musika lanen aukeraketa bat.

Biltzarrak, udaberri honetako protagonista nagusiak

Kongresuak indar haundiz itzuli dira lehen seihileko honetan Donostiara. Kursaalen eta Miramar Jauregian 12 kongresu ospatu dira, horietatik 8 nazioartekoak, baita 59 jardunaldi eta konbentzio ere, eta 15.000 parte-hartzaile izan dira guztira. Zientzia, sormena, heziketa […]

Patti Smith

Irailean Patti Smith eta Emir Kusturicak ekingo diote ostera Kursaal Eszenaren denboraldiari

Bi kontzertuetarako sarrerak bihar, hilaren 5ean, jarriko dira salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko, goizeko 11:30etik aurrera. Denboraldiari hasiera Patti Smith rockaren ikur entzutetsuak emango dio, bere bandaz lagunduta, irailaren 28an. Urriaren 13an Emir Kusturica & […]

Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. sinposioa

Kursaalen ospatu zen ekainaren 5etik 9ra, Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. sinposioa. Bertan, 450 profesional, ikertzaile, politika-kudeatzaile, teknikari, ikasle, ekintzaile eta 50 nazionalitatetako boluntario baino gehiago bildu ziren. Ganbera-aretoa eta erabilera anitzeko aretoak izan ziren […]