Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 17 martxoa, 2022

Euskadiko Orkestrak eta Kursaal Eszenak koprodukzioan aurkezten dute

Larunbatean, hilaren 19an, Kursaaleko ganbera aretoa zirku karpa bihurtuko da eta, Kursaal Eszenaren programazioaren baitan, “Euskadiko Orkestra Cirkus” kontzertu-ikuskizuna hartuko du berean. Euskadiko Orkestraren  ekoizpena honek 3 eta 6 urte bitarteko haurrei helarazten die zuzeneko musikaren magia formatu txikiko zirkuaren magiarekin uztartuta.

Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren koordinatzaile Mikel Cañadaren ideian oinarrituta, jazza, doinu herrikoiak eta musika kultua nahasten dituzten XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako musikek alaitasun eta fantasia eztanda eragingo dute. Errepertorioa pieza labur dibertigarriek osatzen dute; euren estiloen erakusgarriak, koloretsuak eta, zenbaitetan, exotismo erritmiko eta tinbrikoz jantziak. Horrela, Euskadiko Orkestrako kide diren Itziar Prieto (biolina) eta Didier Bousquetek (tronpeta), eta Amaia Zipitriak pianistak osatutako hirukoteak Claude Debussy, Manuel de Falla, Eric Satie, Maurice Ravel, Emmanuel Chabrier eta Imanol Urbietak sortutakoak interpretatuko dituzte.

Surrealismotik doinu herrikoietara doazen musikek lotuko dituzte malabarrak, akrobaziak, magia jokuak eta abar, Pituxa (Itziar Saenz de Ojer) clown-aren eta Irati Gonzalez Jaimerena eta Koldo Arakistain zirku artisten eskutik.

Ikuskizun horretarako azken sarrerak salgai daude webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Gainera, gogora arazten dugu urtarrilaren 29rako (kontzerturako hasieran iragarritako data) sarrerak erosi zituztenek sarrera horiek berak erabil ditzaketela larunbatean kontzertura sartzeko. 

“EUSKADIKO ORKESTRA CIRKUS”
Itziar Prieto, biolina; Didier Bousquet, tronpeta; Amaia Zipitria, pianoa; “Pituxa” Itziar Saenz de Ojer, clown-a; Irati Gonzalez Jaimerena, Koldo Arakistain, akrobaziak; Mikel Cañada, gidoia
Larunbata (martxoak 19), 18:00etan. Ganbera Aretoa

Hazia, Jose Mari Arizmendiarrietaren ibilbidea islatzen duen musikala, Kursaal Auditoriora iritsiko da

Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, azaroaren 26an, larunbata, antzeztuko da, Kursaal Eszenaren denboraldiaren barruan. Sarrerak webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Azaroaren 26an, larunbata, Kursaal Eszenaren denboraldiak Kursaal Auditorioan “Hazia” musikala hartuko du, Gontzal Mendibilek sortutako Jose Maria […]

“Parade, el circo de los valientes” familientzat eta Piotr Beczala tenorraren errezitaldia, Kursaal Eszenako hurrengo proposamenak

Parade, La Maquiné konpainiaren “El circo de los valientes”, larunbat honetan, hilak 12, Kursaaleko ganbera aretoan. Piotr Beczala azaroaren 15ean, asteartean, itzuliko da Kursaalera. Sarrerak salgai webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Datozen egunetan bi dira […]