Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 15 martxoa, 2022

  • Martxoaren 20an, igandearekin, Eisendle, Schumann eta Dvoraken obrak biltzen dituen egitaraua interpretatuko dute, Kian Soltani biolontxelo-jotzailea lagun dutela.

  • Sarrerak salgai webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan.

Igandean (martxoak 20) Kursaal Auditorioan Kursaal Eszenaren denboraldi klasikoko emanaldia izango da: Marin Alsop emakumezko zuzendari estatubatuar handiak Donostian emango duen lehenbiziko kontzertua. Alsop Vienako Irrati Orkestra Sinfonikoarekin dator Donostiara, izan ere, horren zuzendari titularra da 2019tik. Horiekin batera Kian Soltani biolontxelo-jotzailea ariko da bakarlari. Kontzertu honekin itxiko dute egunotako bira laburra, Madrilen, Zaragozan, Bartzelonan eta Alacanten aritu ondoren.  

Kontzertua irekiko du orkestrak Hannah Eisendle musikagile austriarrari eskatutako Heliosis obrak, joan zen martxoaren 11n Vienan estreinatu zutenak; egilearen hitzetan: “Udako eszena bat, baina ez zeru urdin eta eguzki distiratsuaren pean dagoen paisaia garbi horietako batean ageri dena. Aitzitik, kedar zikinaren antzeko bat, itogarria eta likatsua. Basamortuan botata balego bezala. Eguzkia sutan hareazko dunetan eta harrizko tontor pitzatuetan”. Horren ondoren, eta Kian Soltani biolontxelista bakarlari dela, Schumannen Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua interpretatuko dute, konpositorearen omenez hura hil ostean estreinatua. Egitarauari oharren egile Alberto González Lapuentek biolontxelorako kontzertuaren inguruan idatzitakoaren arabera, “gutxi batzuen birtuosismoaz gainera, ohiz kanpoko sen naturala behar da partiturak bere baitan hartzen duen guztia adierazi ahal izateko”. Bigarren zatian, Dvoraken 7. Sinfonia interpretatuko du orkestrak.  

Orkestraren titular gisa, Marin Alsop-ek Vienako Irrati Orkestra Sinfonikoa zuzentzen du Vienako Konzerthaus eta Musikverein-en ematen dituen kontzertuetan, grabaketatan, irratsaioetan eta biratan. Gainera, Raviniako Jaialdiko eta Simfonica do Estado de São Paulo (OSESP) orkestrako ohorezko zuzendaria da eta Baltimore Symphony Orchestra delakoaren titular izan zen 14 urtean. Bera da MacArthur Beka jaso duen emakumezko zuzendari bakarra eta Londresen Last Night of the Proms deritzona zuzendu zuen lehenbiziko emakumezkoa izan zen. Beste emakumezko zuzendarien ibilbidea bultzatzeko, 2002. urtean sortu zuen zuzendaritzako Taki Concordia beka.  

Egunotako biraz gain, honakoak dira Kian Soltani biolontxelo-jotzaileak 2021/2022 denboraldian burutuko dituenak: debuta egingo du Accademia Nazionale di Santa Cecilia, Czech Philharmonic, Orchestra della Svizzera Italiana, WDR, Bartzelona eta Pittsburgh-eko orkestra sinfonikoekin eta kontzertuak emango ditu berriz Israel eta Londresko orkestra sinfonikoekin, Vienakoarekin, Staatskapelle Berlin eta Tonhalle Zurich-ekin. Horretaz gain, beste bira batzuk ere egingo ditu honakoekin: West-Eastern Divan Orchestra eta Daniel Barenboim, St. Petersburg Philharmonic Orchestra eta Yuri Temirkanov, eta Royal Philharmonic Orchestra eta Vasily Petrenko. Soltanik 2013ko apirilean jauzi egin zuen nazioarteko mailara, Helsinkiko biolontxeloko Lehiaketa irabazi zuenean. 2017ko otsailean Soltanik Leonard Bernstein sari ospetsua irabazi zuen Alemanian, eta 2017ko abenduan Artista Gazteari ematen zaion Credit Suisse sari ospetsua jaso zuen.  

Kontzertu honetarako sarrerak eros daitezke webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan.  

VIENAKO IRRATI ORKESTRA SINFONIKOA
Martxoak 20 igandea, 19:30ean. Kursaal Auditorioa.

Hazia, Jose Mari Arizmendiarrietaren ibilbidea islatzen duen musikala, Kursaal Auditoriora iritsiko da

Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, azaroaren 26an, larunbata, antzeztuko da, Kursaal Eszenaren denboraldiaren barruan. Sarrerak webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Azaroaren 26an, larunbata, Kursaal Eszenaren denboraldiak Kursaal Auditorioan “Hazia” musikala hartuko du, Gontzal Mendibilek sortutako Jose Maria […]

“Parade, el circo de los valientes” familientzat eta Piotr Beczala tenorraren errezitaldia, Kursaal Eszenako hurrengo proposamenak

Parade, La Maquiné konpainiaren “El circo de los valientes”, larunbat honetan, hilak 12, Kursaaleko ganbera aretoan. Piotr Beczala azaroaren 15ean, asteartean, itzuliko da Kursaalera. Sarrerak salgai webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan. Datozen egunetan bi dira […]