
Gaurkotasuna / 22 otsaila, 2022
- Otsailaren 27an, igandearekin, Kursaal Eszenaren eskutik, zuzenean aurkeztuko du Amigos de Guardia bere diskoa
- Sarrerak salgai webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan.
Otsailaren 27an, igandearekin, Mikel Erentxunek bere hirian ospatuko ditu 1985ean Duncan Dhu-rekin lehenbiziko diskoa grabatu zutenetik igaro diren ia 37 urteak. Kontzertua Kursaal Auditorian izango da, Kursaal Eszenaren eskutik. Emanaldia 19:00etan hasiko da.
Mikel Erentxunen kontzertuan aurkeztuko du Amigos de guardia lana, abestiz eta bizipenez betetako 35 urte gogora ekartzeko asmoz sortutakoa; horretan kantariaren hogei bat doinuren bertsioak biltzen dira, beste horrenbeste artista gonbidatuekin duoan kantatuak. Joan zen urtean diskoa kaleratu ostean, orain hori zuzenean aurkezteko unea iritsita, Erentxunek ospakizun gisa ondutako urteurren bira berezi bat abiatu du. Bilboko Kafe Antzokian hasi zen otsailaren 15ean eta, ostiralean Vigon kontzertua izan ostean, hirugarren hitzordua igandean izango da, Donostiako Kursaalen. Eszenatokian, Mikelekin batera ariko den banda osatzen dutenak dira Karlos Arancegui (bateria), Marina Iñiesta (gitarrak eta ahotsak), Fernando Neira (baxua), Mikel Azpiroz (pianoa, Hammond) eta Rubén Caballero (gitarrak).
Zuzeneko errepertorioak Erentxunen diskografia osatzen duten klasikoen errepasoa izango da, horietako batzuk bere azken diskoan jasotakoak (“De espaldas a mí”, “Entre salitre y sudor”, “Mañana”, “Angel en llamas” “El mejor de mis días”, “Esta luz nunca se apagará”...) eta baita horretan jaso ez diren beste zenbait ere, “Cien gaviotas”, esaterako. El Diario Vasco-n argitaratutako elkarrizketa batean honela azaltzen du kantariak doinuen hautaketa: “Errepertorio irabazlea aurkezten dut, jendeak asko gozatuko du; publikoak eskatu ohi dituen eta batzutan kantatzen ez ditudan kantuak berreskuratu ditut”.
Amigos de guardia diskoarekin Mikelek atzean utzi zuen Corazones lanarekin hasi, El hombre sin sombra bildumarekin jarraitu (biak Latin Grammy sarietarako izendatuak, rock disko onenaren kategorian) eta El último vuelo del hombre bala diskoak itxi zuen trilogia arrakastatsua. Azken lan horren zuzeneko aurkezpena oso mugatua izan zen, konfinamentuaren eraginez, eta 2021eko udan akustikoan heldu zion berriz ere zuzenean eskaintzeari.
Igandeko kontzerturako sarrerak eros daitezke hemeneta Kursaaleko leihatiletan. Gainera, gogora arazten dugu urtarrilaren 9rako (kontzerturako hasieran iragarritako data) sarrera erosi zutenek sarrera hori bera erabil dezaketela igandean kontzertura sartzeko.
MIKEL ERENTXUN
Otsailaren 27 igandea, 19:00etan. Kursaal Auditorioa.
