Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 7 otsaila, 2022

• IXO Taldeak kudeatzen duen ni neu jatetxea, gaur itxi ditu ateak, 12 urtez kultura gastronomikoa donostiar eta bisitariekin partekatu ondoren.

• Aurten zabalduko den jatetxe berriak sua izango du elementu nagusitzat, eta Donostiako eskaintza gastronomikoa osatzera dator.

Hamar urte baino gehiago Kursaaleko ni neu jatetxea kudeatzen eman ondoren, Andoni Luis Aduriz eta Bixente Arrieta buru dituen IXO jatetxe-taldeak jatetxe berri bat zabalduko du aurten egun jatetxea dagoen leku berean. Jatetxe berri hau taldeko beste 5 jatetxeei gehituko zaie: Bodegón Alejandro (Donostia), Topa Sukalderia (Donostia), Mugaritz (Errenteria), Bistro Guggenheim Bilbao (Bilbo) eta Nerua Guggenheim Bilbao (Bilbo).

Proiektu berri honetan Andoni Luis Aduriz eta IXOko diziplina anitzeko talde bat ari da lanean. Sua izango da proposamen berri honen ardatz nagusia. Andoni Luis Adurizen hitzetan: “Beti sentitu izan naiz liluratuta suak munduko hainbat kulturarekin izan duen loturarekin, eta gure arbasoetatik gaur egun arte berarekin izan dugun erlazio gastronomikoarekin”.

Obrak aurtengo otsailean hasiko dira eta zenbait hilabetez luzatuko dira. Leku berriak egun dituen bi terrazak mantenduko ditu: kalean bertan itsasadarrari begira duena, eta 1. solairuan María Cristina Hotelera eta Victoria Eugenia Antzokira begira duena.

SEMFYC 2023 Kongresua

Osasun arloko 1.500 profesional baino gehiago bildu ziren maiatzaren 11, 12 eta 13an semFYC – Familia eta Komunitate Medikuntzako Espainiako Elkartearen Kongresuan, “Arraun, taldean arraunean” lelopean. Ganbera Aretoan eta erabilera anitzeko aretoetan hitzaldi eta poster […]

Donostian egin zen Familia eta Komunitate Medikuntzako Espainiako Elkartearen XXI. Kongresua

Osasun arloko 1.500 profesional baino gehiago bildu ziren maiatzaren 11, 12 eta 13an semFYC – Familia eta Komunitate Medikuntzako Espainiako Elkartearen Kongresuan, “Arraun, taldean arraunean” lelopean. Batzordeak aukeratutako leloaren helburua talde-lanaren ahotsak gogoratzea eta bateratzea […]

Ojete Calor, larunbat honetan Kursaal Eszenan

Carlos Arecesek eta Aníbal Gómezek osatutako duoak Kursaal Auditorioan aurkeztuko du bere ikuskizun Larunbat honetan, maiatzaren 13an, Kursaal Eszenak erregistroa erabat aldatu eta Carlos Arecesek eta Aníbal Gómezek osatutako Ojete Calor duoaren emanaldia izango da […]