Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 17 urtarrila, 2022

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko otsailaren 17, 18 eta 19an izango dira, iragarritako ordutegi berdinetan.

Hasiera batean iragarri ziren emanaldietarako erositako sarrerak baliagarriak izango dira 2023ko dagokion emanaldirako. Hartara, 2022ko otsailaren 18rako erositako sarrerak datorren urteko otsailaren 17ra aldatuko dira automatikoki; beste bi emanaldietarako ere prozesua hori bera izango da. Hala ere, euren sarreren zenbatekoa itzultzeko eskatu nahi duten lagunek kursaaleszena@kursaal.eus email helbidera idatziz egin dezakete euren eskaria (itzulketa eskariak urtarrialaren 31 baino lehen egin beharko dira).

Gaur egunean, Kursaal Eszenaren denboraldi berriko gainerako emanaldiak aldaketarik gabe mantentzen dira.

Sentitzen ditugu atzerapen honek sor ditzaken eragozpenak.

Isabel Álvarez doktorea, GEICAMeko zuzendaritza-batzordeko kidea eta Sinposioko koordinatzailea

Isabel Álvarez doktorea, GEICAMeko zuzendaritza-batzordeko kidea eta Sinposioko koordinatzailea. 400 espezialista baino gehiago bildu ziren apirilaren 27,28tik 29ra kongresu-jauregian, aurrez aurre, bi urteko pandemiaren ondoren. Gaixotasunaren prebentzioaren, detekzioaren eta tratamenduaren inguruko azken aurrerapenak nazioarteko sinposio […]

Ander Urruticoechea doktorea, Geicam-eko lehendakariordea eta Sinposioko koordinatzaile zientifikoa

Ander Urruticoechea doktorea, Geicam-eko lehendakariordea eta Sinposioko koordinatzaile zientifikoa. 400 espezialista baino gehiago bildu ziren apirilaren 27,28tik 29ra kongresu-jauregian, aurrez aurre, bi urteko pandemiaren ondoren. Gaixotasunaren prebentzioaren, detekzioaren eta tratamenduaren inguruko azken aurrerapenak nazioarteko sinposio […]

SOSORT International Congress 2022

SOSORT Nazioarteko kongresuak, 49 herrialdetako bertaratuak eta eskoliosiaren tratamenduan garrantzitsuak diren gorentasun eta profesional handienak Kursaalen bildu zituen. Miramar Jauregia ere biltzarreko gala-afariaren agertoki ikusgarria izan zen.