
Gaurkotasuna / 7 urtarrila, 2022
Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala izango da urtarrilaren 13an, ostegunarekin, 19:30etan, Kursaal Auditorioan.Bisita berri honetan Javier Camarenak interpretatuko duen egitaraua aurrez iragarritakoa izango da. Ángel Rodríguez pianista lagun duela, Delibes, Massenet, Bizet, Donizetti, Verdi, Cilea, Falvo, de Curtis, Cardillo, Giménez, Pérez Soriano eta García Abrilen lanak kantatuko ditu mexikar tenorrak.
Zoritxarrez, aforoa 800 lekutara murrizteko exijentzia dela-eta, derrigorrezkoa izango da errezital honetarako sarrera erosia zuten pertsonen artean moldaketak egitea. Kursaal Eszenako abonatuek bermatua dute euren sarrera. Sarrera solteak erosi dituzten pertsonen artean, berriz, lehentasuna izango dute aurrerapen handienarekin erositako sarrerek. Datozen egunotan, aipatutako kupo horretatik kanpo geratzen diren pertsonei jakinaraziko zaie eta euren sarreren diru-kopurua itzuliko zaie.
