Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 12 urtarrila, 2022



Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako bat bilakatuta dator orain Kursaalera. Kontzertua 19:30ean izango da Kursaal Auditorioan eta Camarenak Ángel Rodríguez pianista izango du lagun.

Javier Camarenak interpretatuko duen egitarauak bere errepertorioko lanik zailenetako batzuk bilduko ditu: Prendre le dessin d’un bijou (“Lakme”), Léo Delibes-ena; Instant charmant... en fermant les yeux (“Manon”), Jules Massenet-ena ; Habanera (“Carmen”), Georges Bizet-ena; Spirto gentil (“La Favorita”), Gaetano Donizetti-rena; La mia letizia infondere (“I’Lombardi alla prima crociata”), Giuseppe Verdi-rena; Lamento di Federico (“L’Arlesiana”), Francesco Cilea-rena; Dicitencello vuie, Rodolfo Falvo-rena; Ti voglio tanto bene, Ernesto de Curtis-ena; Core ‘ngrato, Salvatore Cardillo-rena; Intermedio (“La boda de Luis Alonso”), Gerónimo Giménez-ena; Serenata (Jota de Perico, “El Guitarrico”), Agustín Pérez Soriano-rena; eta Canto porque estoy alegre (“Homenaje a Gayarre”), Antón García Abril-ena.

Javier Camarenak (Xalapa, Veracruz, 1976) Cecilia Perfecto mezzosopranoarekin ikasi zuen Veracruzeko Unibertsitatean, eta Hugo Barreiro eta Maria Eugenia Suttirekin lortu zuen gradua Guanajuatoko Unibertsitatean. Saritua izan zen Carlo Morelli lehiaketan 2004an eta Francisco Viñas lehiaketan 2005ean. Zuricheko International Opera Studion sartu zen, munduko agertoki nagusietara eraman duen bere karrerari ekin aurretik. Maila handiko zuzendariekin jardun du: Claudio Abbado, Marco Armiliato, Maurizio Benini, Bruno Campanella, Daniele Gatti, Fabio Luisi, Zubin Mehta, Evelino Pidò eta Franz Welser-Möst. Azken lanen artean honakoak daude: Lucia di Lammermoor laneko Edgardo, Municheko Bayerische Staatsoper-en; La fille du régiment laneko Tonio, Londresko Royal Opera House-n; I puritani laneko Arturo, Parisko Opéra Bastillen; La Cenerentola laneko Don Ramiro, Zuricheko Opernhaus-en; La fille du régimen Mexikoko Arte Ederretako Jauregian, eta azken hori eta L’elisir d’amore laneko Nemorino Vienako Staatsoper-en.

Ángel Rodríguez pianista kubatarra da jaiotzez eta Mexikon bizi da. Kubako Operan eta Mexikoko Arte Ederretako Operan lan egin du, laurogeita hamarretik gora izenburutan. Egun italiar operako interpretazio eta estiloaren inguruko maisu eskolak ematen ditu exikon eta operako interprete gailenen lagun aritzen da, horien artean Javier Camarena bera; aldi berean, moldatzaile eta musika ekoizle lanetan dihardu.

Kontzertu honetan aforoa 800 eserlekutara mugatu behar izan da, Eusko Jaurlaritzak joan zen abenduaren 28an covid-19aren inguruan hartutako neurrien eraginez, eta horren ondorioz, ez dago sarrerarik salgai.

Javier Camarenak itxiko du 2021eko urritik 2022ko urtarrilera luzatu den Kursaal Eszenako musika klasikoko abonua. Abonu berria otsailaren 2an hasiko du Lena-Lisa Wüstendörfer-ek zuzentzen duen Swiss Orchestra-k, Alina Pogostkina biolinista bakarlari ariko dela.

JAVIER CAMARENA
Urtarrilak 13 osteguna, 19:30ean. Kursaal Auditorioa

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]