Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 24 azaroa, 2021

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio txikiak gustukoen zituen ipuinak irudikatuko dituzte, maskarak baliatuta. Horrela, Wolfgang eta Nannerlen jolas-gelatik honako pertsonaiak pasako dira, besteak beste: igela, printzesa mizkea, erregea, Txanogorritxu, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak. Jolasen bidez, Mozart neba-arrebak saiatuko dira ipuinetako pertsonaiak eta horien istorioak edertasun, egi eta ontasun bihurtzen, urte batzuk beranduago Wolfgangek bere musikarekin egin zuen bezalaxe. Companyia del príncep Totilau konpainiaren helburu artistikoa da errealitatea interpretatzeko molde berriekin jolastea, arte eszenikoek aldarazteko eta gogora ekartzeko duen gaitasunaren bidez, publiko garaikideari askatasunean bizitzeko tresna berriak eskaini asmoz. 2007. urtean sortu zenetik, hamaika ikuskizun garatu ditu, antzerkiaren eta dantzaren arloan (Ballet imperial de la reina Rosamunda izenpean). Ekoizpen horien artean, bereziki azpimarragarria da Monsieur Croche, Claude Debussyren musikaren zuzeneko interpretazioa eta antzerki bisuala uztartzen dituen ikuskizuna. Espainiako CaixaForum aretoetan aurkezteaz gain, Hego Koreara ere bidaiatu du, Uijeongbu Music Theater Festival jaialdira. Enkarguz egindako proiektuen artea, berriz, aipatzeakoak dira Petruixka, Stravinskyren balleta (2011) edo Oh, l’amor! Mario Ros-en opera, biak Gran Teatre del Liceu-k ekoitziak. 2019an, Bartzelonako L’Auditori-k ekoitzitako Els nous colors del metall kontzertuaren dramaturgia eta zuzendaritza artistikoaz arduratu zen, Pep Golen musika zuzendaritzapean. Kontzertu-ikuskizun horretarako azken sarrerak eros daitezke Kursaaleko leihatilatan  eta webgune honetan (hori da sarreren online salmentarako bide baimendu bakarra). Mozartland kontzertu-ikuskizunaren ondoren, Kursaal Eszenaren Musika Familian ataleko bigarren proposamena  abenduaren 11n iritsiko da: Memory, Edward Elgar konpositoreak musika, makila majiko bailitzan, bere haurtzaroa gogora ekartzeko erabiliko duen ikuskizuna. Gainera, Kursaal Eszenaren denboraldiko familiarteko publikoarentzako eskaintza osatuko du Xarma ikuskizunaren erabateko estreinaldiak, abenduaren 26an Kursaal Auditorioan; Oreka TXren proiektu eszeniko berria Eguberriotan familiartean gozatzeko sorgindutako ikuskizuna da. MOZARTLAND. Companyia del príncep Totilau Azaroaren 27 larunbata, 18:00etan. Kursaaleko Ganbera Aretoa 7 / 3 € (< 12 años) Sarrerak erosi

Biltzarrak, udaberri honetako protagonista nagusiak

Kongresuak indar haundiz itzuli dira lehen seihileko honetan Donostiara. Kursaalen eta Miramar Jauregian 12 kongresu ospatu dira, horietatik 8 nazioartekoak, baita 59 jardunaldi eta konbentzio ere, eta 15.000 parte-hartzaile izan dira guztira. Zientzia, sormena, heziketa […]

Patti Smith

Irailean Patti Smith eta Emir Kusturicak ekingo diote ostera Kursaal Eszenaren denboraldiari

Bi kontzertuetarako sarrerak bihar, hilaren 5ean, jarriko dira salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko, goizeko 11:30etik aurrera. Denboraldiari hasiera Patti Smith rockaren ikur entzutetsuak emango dio, bere bandaz lagunduta, irailaren 28an. Urriaren 13an Emir Kusturica & […]

Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. sinposioa

Kursaalen ospatu zen ekainaren 5etik 9ra, Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. sinposioa. Bertan, 450 profesional, ikertzaile, politika-kudeatzaile, teknikari, ikasle, ekintzaile eta 50 nazionalitatetako boluntario baino gehiago bildu ziren. Ganbera-aretoa eta erabilera anitzeko aretoak izan ziren […]