Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 25 azaroa, 2021

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. Kontzertua 20:00etan izango da, Kursaal Auditorioan. Marizak Mariza canta Amália lana aurkeztuko du, bi ahotsak batzen dituen efemeride bikoitz hori dela eta argitaratua; ian ere, euren arteko lotura haratago doa, Portugalen ikur eta munduko musiken ondare den fadoak ere lotzen baititu biak. Marizaren ibilbidea beti egon da bere garaian fadoaren divak handiak landutako errepertorioari lotuta: XXI. menderako berreskuratu Amáliak XX. mendean portugaldar musikaren enbaxadore gisa egindako lana. Marizak beti kantatu izan du Amália: bere hastapenetan, Fado em Mim (2001) diskoan, Barco Negro edo Oiça Lá ó Senhor Vinho berrinterpretatu zituen eta bere estudioko zazpi lanetan eta zuzenean grabatutako hiru lanetan landu izan du haren errepertorioa. Eta orain disko oso bat eskaintzen dio, erreprtorio hura XXi. mendera ekarriz, arimarik edo nortasunik kendu gabe. Horrela, diskoa osatzen dute hamar doinuen artean dauzkagu Barco Negro, Gaivota, Extraña forma de vida, Con qué Voz, Fado portugués, Gente que se lava en Río edo Fue Dios, Jaques Morelenbaumek egindako moldaketatan; Morelenbaum Caetano Veloso eta Ryuichi Sakamotoren lankide izan zen eta Marizarekin lan egin zuen 2005ean Transparente lanean. Amália omentzeko egindako bilduma honi buruz, zera dio portugaldar kantariak: “berak utzitako ondarea eta inspirazioa ohoratu eta eskertzeko modurik onena da. Amália inspirazio iturri handia da, ez niretzat bakarrik, baita portugaldar zein nazioarteko artista askorentzat eta portugaldar guztientzat ere”. Astearteko kontzertuan, Marizak lagun izango ditu eszenatokian Luis Guerreiro (portugaldar gitarra), Carlos Ferreira (gitarra), Adriano Santos (baxua), João Freitas (perkusioa) eta João Frade (akordeoia). Kontzertu horretarako sarrerak eros daitezke Kursaaleko leihatilan  eta webgune honetan (hori da sarreren online salmentarako bide baimendu bakarra). MARIZA Asteartea, 2021eko azaroaren 30a / 20:00ean. Kursaal Auditorioa 40 € Sarrerak erostea

Biltzarrak, udaberri honetako protagonista nagusiak

Kongresuak indar haundiz itzuli dira lehen seihileko honetan Donostiara. Kursaalen eta Miramar Jauregian 12 kongresu ospatu dira, horietatik 8 nazioartekoak, baita 59 jardunaldi eta konbentzio ere, eta 15.000 parte-hartzaile izan dira guztira. Zientzia, sormena, heziketa […]

Patti Smith

Irailean Patti Smith eta Emir Kusturicak ekingo diote ostera Kursaal Eszenaren denboraldiari

Bi kontzertuetarako sarrerak bihar, hilaren 5ean, jarriko dira salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko, goizeko 11:30etik aurrera. Denboraldiari hasiera Patti Smith rockaren ikur entzutetsuak emango dio, bere bandaz lagunduta, irailaren 28an. Urriaren 13an Emir Kusturica & […]

Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. sinposioa

Kursaalen ospatu zen ekainaren 5etik 9ra, Munduko Biktimologia Elkartearen Nazioarteko 17. sinposioa. Bertan, 450 profesional, ikertzaile, politika-kudeatzaile, teknikari, ikasle, ekintzaile eta 50 nazionalitatetako boluntario baino gehiago bildu ziren. Ganbera-aretoa eta erabilera anitzeko aretoak izan ziren […]