Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 20 urria, 2021

Eventoplus Sariek MICE sektoreko bikaintasun profesionala aintzatespen dute.

Kursaal Kongresu Jauregiak ‘Ekitaldiak hartzeko gunerik onena’ren lehen saria jaso du Eventoplus Sarietan, ekitaldi, kongresu eta konbentzioen turismoaren industriaren sari garrantzitsuenak. Galaren 16. edizioa eta sari banaketa atzo egin zen, urriak 19, Madrilgo Ibercaja Delicias Gunean, eta bertan Iker Goikotxea Kursaaleko zuzendari-gerenteak urrezko saria jaso zuen. Zilarra Madrilgo Gran Teatro Caixabank Principe Píorentzat izan zen, eta brontzea berriz, Cartagenako El Batel Auditorio eta Kongresu Jauregiarentzat. Espazio onenaren kategorian, Kursaalek balioa emateko duen gaitasuna saritu da, bere malgutasunari, aldakortasunari, izaerari, estiloari, estetikari, muntatzeko erraztasunei eta Covid testuingurura egokitzeko erraztasunei esker, besteak beste. Eventoplus Sariek 16 urteko ibilbidea dute eta Espainiako eta Portugalgo ekitaldi eta bileren sektoreko sariak dira. Hobetzeko, profesionalizatzeko, jardunbide egokiak sustatzeko, sormena pizteko, aktore guztien (hornitzaileak, agentziak, bezeroak) talentua eta inplikazioa aitortzeko eta sektore handi horretan harrotasuna sortzeko eginkizuna dute. Epaimahaia ekitaldien industriako eta MICE industriako profesional handiek osatu dute. Sektoreko elkarteetako ordezkariak, agentzia handiak, sortzaileak eta enpresetako ordezkari korporatiboak. Edizio honetan, profil ezberdinetako 20 profesional bildu dira aurten 16 kategorietan jasotako 203 hautagaitzak baloratzeko. Izendapen horrek Kursaalaren aintzatespena eta ospea bultzatzen ditu, bai eta Donostia ekitaldiak eta kongresuak hartzeko helmuga gisa ere.

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]