CFAH Sarrera guztiak agortuta zituzten Amaral, Nathy Peluso eta Love of Lesbianen kontzertuetarako sarrera berriak jarri dira salgai - Kursaal Donostia - San Sebastián Kursaal Donostia – San Sebastián

Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

Amaral

Sarrera guztiak agortuta zituzten Amaral, Nathy Peluso eta Love of Lesbianen kontzertuetarako sarrera berriak jarri dira salgai

Gaurkotasuna / 21 iraila, 2021

Covid-19ari aurre egiteko neurriak eguneratzeko, Eusko Jaurlaritzak onartutako Dekretuaren arabera aforoak handitzeko aukerari esker

Aste batzutan sarrerak agortuta egon ostean, sarrera gehiago jarri dira salgai, Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan Amaral-ek (urriak 10), Nathy Peluso-k (urriak 12) eta Love of Lesbian taldeak (urriak 21) Kursaal Auditorioan emango dituzten kontzertuetarako. Sarrerak Kursaaleko leihatilan eta webgune honetako Sarrerak erosi atalean daude eskuragarri (hori da sarreren online salmentarako bide baimendu bakarra).

Jada publikoaren eskura salgai jarri den sarrera-multzo berri horrek erantzuten dio irailaren 18an, larunbatarekin, indarrean jarri zen Covid-19aren hedapena ekiditeko prebentzio neurriak eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren Dekretu berrian kultur jardueratarako gehieneko edukierak handitu izanari; izan ere, edukierak handitzeak zuzeneko eragina baitu Kursaal Eszenaren emanaldietan.

Gogorarazten dizuegu, halaber, salgai daudela Kursaal Eszenaren baitan datozen hilabeteotan izango diren honako emanaldietarako sarrerak: Love of Lesbian taldearen lehenbiziko emankizuna (urriak 20), Hanburgoko NDR Helbphilharmonie orkestra eta Joshua Bell (urriak 25), Ballet Preljocaj (azaroak 2), Mariza (azaroak 30), Mozartland eta Memory familiarteko ikuskizunak (azaroak 27 eta abenduak 11, hurrenez hurren).