CFAH Kursaal Eszenak pandemiaren aurreko tamaina berreskuratu du bertako zein nazioarteko izen handiekin - Kursaal Donostia - San Sebastián Kursaal Donostia – San Sebastián

Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

Presentación de la temporada 22 de Kursaal Eszena

Kursaal Eszenak pandemiaren aurreko tamaina berreskuratu du bertako zein nazioarteko izen handiekin

Gaurkotasuna / 6 iraila, 2021

  • Urriaren 10ean Amaralek irekiko duen denboraldiak, besteak beste, Love of Lesbian, Nathy Peluso edo Mikel Erentxun, hartuko ditu; azken horrek bere ibilbidearen 35. urteurrena ospatuko du. Herri-musikaren atala osatzeko, Oreka TX, Xarma ikuskizuna aurkeztuko duena, eta Mariza, Amália fadoaren erregina omenduz.

  • Hanburgoko NDR Orchester eta Joshua Bell, Phillippe Jaroussky eta Javier Camarenaren ahotsak, Sevillako Orkestra Barrokoa eta Ballet Preljocaj dira musika klasikoaren zein dantzaren alorrean datozen hilabateok emango dutena.
  • Memory eta Mozartland ikuskizunek emango dute musikaz familiartean gozatzeko aukera.

 Bere 22. denboraldirako, Kursaal Eszenak 15 emanaldi programatu ditu guztira; urriaren 10a eta 2022ko urtarrilaren 13 bitartean, askotariko publikoarentzako proposamen izango dira Auditorioan  nahiz Ganbera Aretoan: herri-musika eta klasikoa, dantza eta familiartean gozatzeko ikuskizunak. Hartara, Kursaal Eszenaren programazioak pandemiaren aurreko tamaina berreskuratu eta bertako zein nazioarteko izen handiak bilduko ditu, betiere COVID-19ak eragindako neurri zein aforoak aintzat hartuta.

Urriaren 10ean, Amaral taldeak irekiko du denboraldia; pandemiaren eraginez bitan atzeratutako hitzordu honek ikusmin handia sortu du. Itxiera, aldiz, Mikel Erentxunen (urtarrilak 9) eta Javier Camarenaren (urtarrilak 13) eskutik iritsiko da: lehenak Kursaalen ospatuko ditu oholtza gainean daramatzan 35 urteak eta bigarrena gurera bueltan izango da aurrekoetan lortutako arrakastaren ostean.

 Herri-musikari dagokionez, urria bereziki bizia izango da: hilaren 10ean Eva Amaral y Juan Aguirrek osatutako duoak Salto al color lana aurkeztuko dudonostiar entzulegoaren aurrean; Amaralen zortzigarren diskoa “soinudun kolorezko ozeano batean murgiltzea da. Egurra eta metala, bihotza eta azala, gorputza, arima eta bizipoza elkarrekin bizi diren lekuan”, sortzaileen hitzetan. Bi egun geroago, urriaren 12an, Nathy Peluso Donostiara helduko da Calambre diskoa aurkezteko; argentinarrak bere musika unibertso aberatsa garatzen du lan horretan, bere ahots boteretsuarekin batera, hip-hoparen berrinterpretazioak, 2000ko hamarkadako neo soulak eta latinoamerikar herri-musikaren eragin nabarmenak bat egiten dute. Eta urriaren 20an eta 21ean Love of Lesbian taldeak hitzordua du Kursaalen, El poeta Halley (2016) lanaren jarraipena den V.E.H.N. (Viaje épico hacia la nada) (Ezerezera bidaia epikoa)aurkezteko egiten ari den biraren baitan; Donostia nazioarteko bira garrantzizko horren jomuga bihurtzen da horrela, Europako hiriburu nagusiekin, Latinoamerikako zenbait herrialderekin eta, lehenbiziko aldiz, Estatu Batuekin batera.

Herri-musikako eskaintza osatzeko, Mariza, fadoaren egungo ordezkari garrantzitsuenetako bat azaroaren 30ean itzuliko da Kursaal Eszenara, Mariza Canta Amália diskoko doinuak abestera; horiekin omenaldia egiten dio fado kantari ospetsuari haren jaiotzaren mendeurrenean. Abenduaren 26an, Oreka TX Xarma ikuskizuna ekarriko du gurera, eta horrekin musika, dantza kantua, zirku-ikuskizuna eta txotxongilo erraldoiak. Azkenik, 2022ko urtarrilaren 9an, Mikel Erentxunek Amigos de guardia aurkeztuko du bere hirian, donostiarrak musikan 35 urte bete izana  ospatzeko, hainbat artistekin lankidetzan burututako diskoa, hain zuzen.

Musika klasikoaren atalean, urriaren 25ean Alan Gilbert zuzendari duen Hanburgoko NDR Elbphilharmonie Orchester orkestra Joshua Bell lagun duela iritsiko da Donostiara; munduko orkestra zein zuzendari gailenekin batera edo ganbera musikari gisa, hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina duela, Bellek berriz ere erakutsiko digu zergatik jotzen duten egungo biolinista nagusienetakotzat. Ondoren, azaroaren 2an, dantzaren txanda izango da: Angelin Preljocaj koreografoa buru duenBallet Preljocaj frantziar konpainiak Winterreise (Neguko bidaia) eszenaratuko du;Schuberten izenburu bereko partitura oinarri hartuta sortutako ikuskizun horrek arrakasta nabarmena lortu du Europako antzoki garrantzitsuenetan 2019. urtean estreinatu zenetik.

Dantza-ikuskizun horren ostean, kantuari eskainiko dizkiogun bi emanaldietatik lehena izango da: azaroaren 22an, Le Concert de la Loge taldeak lagunduta eta Julien Chauvinen zuzendaritzapean, Philippe Jaroussky kontratenorrak Farinelli vs Carestini izenburudun obren hautaketa interpretatuko du, XVIII. mendeko kontratenor nagusiak, eta beti aurkari, izandakoen lana berreskuratuz.

Abenduaren 2an, Sevillako Orkestra Barrokoak, Alfonso Sebastián zuzendari duela, Brandemburgoko Kontzertuetatik hiru interpretatuko ditu, Johann Sebastian Bachen obra ezagun horiek estreinatu zirela 300 urte betetzen diren honetan.

Eta urtarrilaren 13an, Javier Camarena tenorrak itxiko du Kursaal Eszenaren programazioa. Nazioarteko eszena lirikoaren izar bilakatu den mexikarra bueltan izango da, 2016 eta 2020an publikoak egindako harrera beroaren ondoren.

Musika Familian, Kursaal Eszenak haurrei eta familiarteko publikoari eskaintzen dion atalak asmoa du denboraldi honetan Elgar eta Mozart musikagileen lana gazteenei ezagutzera ematea. Azaroaren 27an Princep Totilau konpainiak hiru urtetik gorako haurrentzat sortutako MozartlandekoizpenakSalzburgoko jeinuaren obra landuko du, horretarako zenbait  ipuin herrikoi eszenaratzea eta hari-laukote eta flautaren zuzeneko musika baliatuz.  Eta abenduaren 11n, Ana Hernández-Sanchizek eratu eta zuzendutako Memory haurrentzako antzeztutako  kontzertuanElgar konpositoreak berak (El Gran Rufusek jokatuko duen papera)  malabarrak egingo ditu bere haurtzaroa gogora ekartzeko, Gaztaroko makila magikoa bere lanetik abiatuta.

Abonuak eta sarrerak

Musika Klasikoko abonuak
Musika klasikoko abonua 5 emanaldik osatzen dute (NDR Elbphilharmonie Orchester, Ballet Preljocaj, Philippe Jaroussky, Orquesta Barroca de Sevilla, Javier Camarena). Sarrera arrunten aldean, abonua erosteak prezioaren %20a aurreztea dakar, baita bestelako abantailak ere. Kursaal Eszenako bulegoetan eskuratu ahal izango dira gaurtik aurrera, irailak 6, urriaren 25era arte.

Sarrera arruntak
Gaur, astelehena, irailak 6, 12:00etan hasiko da ondoko kontzertuetarako sarrera arrunten salmenta: NDR Philharmonie Orchester (urriak 25), Ballet Preljocaj (azaroak 2), Mozartland (azaroak 27), Mariza (azaroak 30), Memory (abenduak 11).

Amaral nahiz Nathy Pelusoren kontzertuetarako eta Love of Lesbianen bigarren emanaldirako (urriak 21) sarrerak iragan ekainaren 30ean jarri ziren salgai, eta une honetan agortuta daude; hala ere, oraindik badaude sarrerak Love of Lesbianek urriaren 20an emango duen kontzerturako (uztailaren 16tik salgai). Herri-musikako gainerako kontzertuetarako sarrerak gaur, irailak 6, jarriko dira salgai.

Phillippe Jaroussky, Orquesta Barroca de Sevilla, Javier Camarena, Oreka TX eta Mikel Erentxunen kontzertuetarako sarreren salmenta aurrerago abiatuko da. Webgune honetan eta sare sozialetan jakinaraziko da noiz jarriko diren salgai sarrera hauek.

Kursaal Eszenako emanaldien sarrera arruntak Kursaaleko leihatilan eta webgune honetako Sarrerak erosi eskuratu daitezke; gogoan izan hau dela sarreren online salmentarako bide baimendu bakarra.

Kursaal Eskura

Denboraldi honetan ere, Donostiatik urrun diren herri gipuzkoarretako publikoari emanaldietara etortzea erraztuko dio Kursaal Eszenak, garraio kolektiboa ere sustatzen duen ekimen honen bidez.

2014an sortu zen Kursaal Eskura Kursaal Eszenaren eta Gipuzkoako hainbat Udalen arteko lankidetzatik. Ekimen honek, Kursaal Eszenaren publikori doako autobus zerbitzua eskaintzen dio, ekimenean parte hartzen duten herrietatik abiatuz, eta kontzertua/ikuskizuna amaitutakoan jatorrizko herrira itzuliz. Aurreko denboraldietan zerbitzu hau izan dute ondoko herriek: Antzuola, Arrasate, Bergara, Elgoibar, Getaria, Ezkio, Itsaso, Legazpi, Urretxu, Oñati, Tolosa, Zarautz, Zumaia, Zumarraga, Orio eta Irun.