CFAH uztaila 2021 - Kursaal Donostia - San Sebastián Kursaal Donostia – San Sebastián

Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

Kursaal eta Tabakalerak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute arte digitalaren sorkuntza eta zabalkundea bultzatzeko

Gaurkotasuna / 29 uztaila, 2021

Hitzarmen honen bidez urtero Medialab-en, Tabakalera-ko esperimentazioari eta kultura digitalari eskainitako espazioan, artista bat gonbidatuko da arte digitaleko pieza bat ekoizteko, ondoren, Kursaaleko hiri-pantaila handian proiektatua izan dadin.

Tabakalera Kultura Garaikideko Zentroak, ekoizpenari laguntzeko zentroa den aldetik, eta Kursaal Kongresu Jauregiak, berrikuntzaren eta kultur zabalkundearen aldeko apustuan, indarrak batu dituzte arte-sorkuntzaren forma berrien alde egiteko; kasu honetan, Kursaaleko fatxadarako berariaz sortutako ikus-entzunezko esku-hartzeak. Horrela, fatxada ikoniko hau instalazio artistiko handi bihurtuko da.

Urtero, Medialab Tabakaleran, esperimentazioari eta kultura digitalari eskainitako espazioan, artista bat gonbidatuko dute arte digitaleko pieza bat ekoizteko, ondoren, Kursaaleko hiri-pantaila handian proiektatua izan dadin. Pantaila enblematiko horrek aukera paregabea eskaintzen du herritarrei hain ezagunak ez diren formatu artistikoak hurbiltzeko, hala nola, arte digitala.

Ekimen hau Tabakalerak eta Kursaalek hiriko gainerako eragileekin lankidetzan aritu eta egungo sorkuntza sustatzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen da; eta Tabakalerako Medialabek artearen, teknologiaren eta gizartearen elkargunean proiektuak bultzatzeko irekitako lan-ildoaren barruan.

Irailaren hasieran egingo den lehen edizio honetarako, Jaime de los Ríos Medialabeko kolaboratzailea izango da artista gonbidatua. Medialab Tabakaleraren laborategian sortutako Crimson Waves (Ilunabarreko olatuak) lana Kursaal eraikinaren arkitekturarekin hitz egiten duten olatuetan oinarrituta dago.

Pintura algoritmikoa da, higidura eta koloreak geometrikoki eraikitzen dituena, itsasertzeko harkaitz baten gisan, arkitekturarekin elkarrizketan. Oraingo honetan, Jaime de los Ríos artistak Moneoren eraikineko azal digitalari eragiten dio eta, are gehiago, natura eta hiria, olatuak eta islak elkartzen ditu, koreografia hibrido zibernetiko batean batzeko asmoz.

Jaime de los Ríos (Donostia, 1982) interneten ondorengo eszenako artista eta komisario adierazgarrienetako bat da, eta arte arloko mugimendu teknologikoen oinordekoa, hala nola konstruktibismo geometrikoa edo Argiaren artea. Arteko Galeriak donostiarrak errepresentatzen du, eta Arteklab Arte eta Zientzia laborategiaren sortzailea ere bada, Espainiako lehen hibridazio laborategia, Arteleku sorkuntza zentroan. Bere artelanak konstruktibistak eta generatiboak dira, etengabe eboluzionatzen ari direnak. Batzuetan, bere lana Land Art hibrido batekin lotu izan da, sistema naturalen berezko matematikarekin lan egin ohi duelako. Matematika horretan inspiratzen da, eta pintura digitalean eta instalazio handietan mugimenduak sortzeko printzipio zinetikoak bereganatzen ditu.

Love Of Lesbianen bigarren kontzertu bat iragarri du Kursaal Eszenak, lehen kontzertuko sarrerak agortu ondoren

Gaurkotasuna / 15 uztaila, 2021

Ostiralean, uztailak 16, abiatuko da urriaren 20an Love Of Lesbian taldeak Donostian emango duen kontzertuko sarreren salmenta. Urriaren 21erako sarrerak agortuta daude une honetan.

Urriaren 20ko asteazkenean Love of Lesbian taldea Kursaalen arituko da, iragarri zen lehen dataren bezperan, 21eko sarrerak agortu ondoren. Hala, bi kontzertu eskainiko ditu talde kataluiniarrak Donostian, urriaren 20an eta 21ean, urrenez urren. Ostiral honetan, uztailak 16, jarriko dira salgai 20rako sarrerak Kursaal Eszenaren webgunean eta Kursaaleko leihatilan.

Bi dira jada Love of Lesbianek musikari emandako hamarkadak eta ibilbide horretan Espainiako poparen ikur bilakatu da taldea. 2021ean “El poeta Halley” diskoaren jarraipena kaleratu dute, “V.E.H.N.” (Viaje épico hacia la nada) izenekoa, Kursaaleko oholtzara ekarriko dutena: “antidoto sendatzailea, bidaia gogoetatsua eta zuzeneko musikarekin berriz topo egiteko promesa” Mondosonoro aldizkariaren hitzetan.

 

LOVE OF LESBIAN

2021eko Urriak 20, asteazkena / 20:00
Sarrerak erosi

2021eko Urriak 21, osteguna / 20:00
Sarrerak agortuta une honetan

Kursaal Auditorioa

40 €