Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

Nathy Peluso, Love of Lesbian eta Amaralen kontzertuetarako sarreren salmenta gaur jarri du abian Kursaal Eszenak

Gaurkotasuna / 30 ekaina, 2021

Kursaal Eszenaren hurrengo denboraldian Donostiako oholtzara igoko diren artisten kontzertuetatik hiruren sarrerak eskura ditzakete zaleek

Amaralen kontzertua izango da hiruetatik lehena, urriaren 10ean, igandea, 2020. urteko egitarauan taldearen kontzertua Covid-19agatik bi bider atzeratu ondoren. Nathy Peluso argentinarraren txanda izango da jarraian, urriaren 12an, asteartearekin. Love of Lesbian taldea, aurretiaz iragarri bezala, urriaren 21eko ostegunean helduko da Donostiara.

Eva Amaral eta Juan Aguirre “Salto al color” izeneko  lana aurkezteko itzuliko dira Kursaalera. Zaragozako taldeak honela deskribatu du estudioan grabatutako zortzigarren diskoa: “kolore soinudunezko ozeanoan murgilaldia, non zura eta metala, bihotza eta azala, gorputza, arima eta bizitzeko poztasuna bizikide diren”. Indarra, konplizitatea, dantza eta emozioa bermatuta egongo dira Amaral taldekoek emango duten kontzertuan.

Nathy Peluso argentinarrak oso bestelakoak diren doinuak ekarriko ditu Donostiara bere azken birari izena ematen dion “Calambre” diskoarekin. Abangoardia latinoamerikarra ulertzeko ezinbestekoa den musikariak hip-hopa, 2000. hamarkadako neo soula eta musika latinoamerikarra uztartzen ditu, entzuleei sentsazio sorta eskainiz, antzezlan baten aurrean baleude bezala.

Bi dira jada Love of Lesbianek musikari emandako hamarkadak eta ibilbide horretan Espainiako poparen ikur bilakatu da taldea. 2021ean “El poeta Halley” diskoaren jarraipena kaleratu dute, “V.E.H.N.” (Viaje épico hacia la nada) izenekoa, Kursaaleko oholtzara ekarriko dutena: “antidoto sendatzailea, bidaia gogoetatsua eta zuzeneko musikarekin berriz topo egiteko promesa” Mondosonoro aldizkariaren hitzetan.

AMARAL
2021eko Urriak 10, igandea / 19:00
Kursaal Auditorioa
45 €
Sarrerak erosi

NATHY PELUSO
2021eko Urriak 12, asteartea / 19:00
Kursaal Auditorioa
35 €
Sarrerak erosi

LOVE OF LESBIAN
2021eko Urriak 21, osteguna / 20:00
Kursaal Auditorioa
40 €
Sarrerak erosi