CFAH Venice Baroque Orchestrak Kursaalera dakartza Vivaldiren “Lau urtaroak” - Kursaal Donostia - San Sebastián Kursaal Donostia – San Sebastián

Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

Venice Baroque Orchestrak Kursaalera dakartza Vivaldiren “Lau urtaroak”

Gaurkotasuna / 10 ekaina, 2021

Ekainaren 13an, igandearekin, kursaal Eszenaren baitako bi emanalditan, Gianpiero Zanoccok zuzenduta eta Chouchane Siranossian biolinista bakarlari dela

Ekainaren 13an, igandearekin, Venice Baroque Orchestra, interpretazio historizistaren alorrean nazioarte mailako orkestrarik nagusienetakoa estreinako aldiz ariko da Kursaal Eszenak musika klasikoari eskaintzen dion atalean. Egun berean izango diren bi emanaldietan musikaren historiako obrarik ospetsuenetakoa interpretatuko du: Antonio Vivaldiren “Lau urtaroak”. Gianpiero Zanoccoren zuzendaritzapean eta Chouchane Siranossian biolinista lagun duela, Francesco Geminianiren Concerto grosso nº 12, “La Follia” interpretatuko dute atariko guisa.

1997an Andrea Marconek sortua, Venice Baroque Orchestrak lan egiten du XVII eta XVIII mendeko lanak berreskuratzen. Testuinguru horretan, estreinatu ditu Francesco Cavalliren L’Orione, Vivaldiren Atenaide, Benedetto Marcelloren La morte d’Adone eta Boccheriniren Il trionfo della poesia e della musica eta La Clementina. Mundu mailan historizismoaren baitako orkestra azpimarrgarienen gisa aitortua,  hainbat bira egin du Europa, EEBB eta Asian barrena Philippe Jaroussky kontratenorrarekin; kontzertuak Marie-Nicole Lemieux kontraltoarekin Frantzian eta Belgikan; emanaldiak Kroazia, Alemania, Espainia, Frantzia, Mexiko, EEBB eta Kanadan, eta bira bat egin zuen Magdalena Kožená mezzosopranoarekin, eta Istambuleko Jaialdian eta San Petersgurgoko Mariinsky Antzokian aritu ziren. Gianpiero Zanocco, Kursaaleko emanaldietan kontzertino eta zuzendari ariko dena, 2003tik da orkestrako kide eta, horrezaz gain lankide aritu da beste hainbat orkestrekin: L‘Arte dell’arco, I Solisti Italiani, Fenice di Venezia, Filarmonia Veneta eta abar.

Chouchane Siranossian Barrokoko errepertorioan bereiztutako biolinista nagusienetako da egun nazioartean eta bakarlari gisa nahiz orkestra ugarirekin lankidetzan aritzen da. Aipagarri da, halaber, egungo musikagileekin batera lankidetza, esaterako Daniel Schnyder, Marc-André Dalbavie, Michael Rosin, Bechara El-Khoury, Éric Tanguy, Benjamin Attahir edo Thomas Demengarekin. 2015ean sortuko Esperanza taldearen buru da eta 2018an Opus Classic sari bat eskuratu zuen horrekin batera. Etorkizunerako proiektuen artean, 21/22 denboraldirako bira bat aurreikusita du Les Siècles talde frantziarrarekin bakarlari gisa. Venice Baroque Orchestraren lankide gisa, 2019an Tartiniren kontzertuak grabatu zituen Alpha Classic zigilupean.

Venice Baroque Orchestrak ekainaren 13an, igandearekin, Kursaalen emango dituen bi kontzertuetarako (17:00etan eta 19:30etan) sarrerak eros daitezke www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatilan.