Gaurkotasuna / 4 ekaina, 2021

Bi emanaldi izango dira, Kursaal Eszenaren Klasikako programazioan Ekainaren 9an, asteazkenarekin, Euskal Barrokensemblek, Enrike Solinis zuzendari duen antzinako musika taldeak Kursaal Eszenaren programazioaren baitan gauzatuko du euren azken lanaren erabateko estreinaldia: “Subh, Al–Andalus gobernatu zuen emakumezko esklabo baskoia”. Bi emanaldi izango dira, 17:00etan eta 19:30etan. Proiektu horrek musika, kantu flamenkoa, dantza, narrazioa, kantua eta bertsolaritza uztartzen ditu pertsonaia historiko baten nondik norakoa marrazteko. Subh da pertsonaia hori. Emakume baskoi hori esklabo zela iritsi zen Al-Andalusera eta, ziur asko bere musika eta literatura ezagutza sakonak medio, Al-Hakam II kalifaren begiko bihurtu eta andere handi izendatu zuten; ondoren, kalifaren seme zaharrenaren, Hishamen ama izanagatik erregina izan zen. Hogei bat urtean, 976tik 996ra, kalifatoa gobernatu zuen eta Almanzor-i berari ere aurre egin zion, bere semearen herentzia babesteko asmoz betiere; izan ere, horretarako adina nortasunik ez zuelako edo gaixotasunen zuelako, Hisham ez zen kalifatoa bere kabuz gobernatzeko gai izan. Hartara, Subh, esklabo baskoia kalifatoaren historian protagonista izan zen, Almanzor-ek agintaritzatik baztertu zuen arte; Almanzor handik urte gutxira zendu eta kalifatoa taifa txikitan banatzeak horren gainbehera ekarri zuen. Al-Andalus-en historiaren baitan kokatutako Subhen historia kontatzeko, Euskal Barrokensemblek eta Enrike Solinisek askotariko diziplinak biltzen dituen ikuskizuna sortu dute eta, garaiko musika testuingurua islatzeko, alor desberdinetako artistak hartu dituzte bidelagun. Aro hartan, orduko errealitatearen ildotik, musika kultura anitzek bat egin zuten; horien artean, arabiarraren eta judu-kristauaren bat egitetik sortu zen musika andalusia, XI eta XII. mendeetan garatu zena. Publikoak Subh, esklabo baskoiaren historia errazago jarrai dezan, Mikel Zuzak hautatutako testuak baliatu dituzte. Euskal Barronsemblerekin batera eta Enrike Solinisen zuzendaritza artistikoaren pean (giterna eta laud andalusia jotzearekin batera), ikuskizunean ariko dira Warda Mallal andalusi dantza bikotea, Bilaka Dantza Kolektiboa, Rosario La Tremendita flamenko-kantaria, Josean Bengoetxea, narratzaile lanetan; Julio Soto bertsolaria eta Capilla Wasconiae abesbatza. Enrike Solinisek, antzinako musikan bereiztutako bilbotar musikariak 2006. urtean sortu zuen Euskal Barrokensemble. Estilo ezberdinetan adituak diren musikariek osatzen duten taldea da eta, zeharkakotasuna oinarri hartuta, Errenazimenduko, Barrokoko eta XX. mendeko musikak interpretatzen eta birsortzen dituzte, arreta berezia jarriz ahozko tradizioaren bidez transmititutako musikatan. Euren proiektu berriztatzaileetan, birsortzearekin batera inprobisazioari tartea egiten diote (“Colores del Sur, baroque dances for guitar”,  “Euskel Antiqva, le legs musical du Pays Basque”, “El Amor Brujo, esencias de la música de Manuel de Falla). Nazioarte mailan aitortua, honakoetan izan da, besteak beste: Vienako Konzerthaus, Ludwigsburgeko Jaialdia, Stockholm Early Music Festival jaialdia, Spring Festival Prague, Bilboko Musika-Música, Musika Hamabostaldia, Madrilgo Auditorio Nazioanala eta Brujaseko Konzertgebouw. Erabateko estreinaldi horren bi saioetarako sarrerak eros daitezke www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatilan.

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]