CFAH Iseo & Dodosound bikoteak itxiko du Kursaal Eszenaren denboraldia - Kursaal Donostia - San Sebastián Kursaal Donostia – San Sebastián

Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

Iseo & Dodosound bikoteak itxiko du Kursaal Eszenaren denboraldia

Gaurkotasuna / 17 ekaina, 2021

Ekainaren 20ko igandean Kursaal Auditorioan arituko dira bi bider, 17:30ean eta 20:00etan

Iseo & Dodosound bikote nafarra Donostiako Kursaalen arituko da udako solstizioaren bezperan, ekainaren 20an, Kursaal Eszenaren denboraldiari amaiera emanez. Euren “Inédito Tour” kontzertu-sortari dagokion ikuskizunaren bi saio emango dituzte, 17:30ean lehena eta 20:00etan bigarrena.

Astelehenean entzun ahal izan genuen lehen aldiz, Radio3 irratiko Siglo 21 saioan, gaur bertan plataforma digitaletan entzungai jarriko duten “Arigato”, luze gabe argitaratuko duten estudioko hirugarren lan luzearen aurrerapen kantua: eleanitza, igaro diren oholtzei gorazarre egiten diena, eta estilo nahiz etiketen gainetik musikaren indarra aldarrikatzen duena.

Hain zuzen, Leire Villanuevak eta Alberto Iriartek zuzenean aurkeztuko dituzte lantzen aritu diren kantuak, diskoa kaleratu aurretik. Kantu berri horiek lehen aldiz entzuteko aukera emango duen “Inédito Tour” deritzon bira oso hiri gutxitara helduko da eta Donostia da horietako lehena. Eszenatokian, Iseo & Dodosoundek lagun izango dute The Mousehunters taldea. Ohikoa dute haize talde horren lankidetza eta oraingo honetan ahalegin berezia egin dute horien laguntzaz hirugarren diskoko doinuak modu esklusiboan bere jarraitzaileei aurkezteko.

Iseo & Dodosound bikoteak 2014an ekin zion bere ibilbideari. Askotarikoak dira lantzen dituzten musika estiloak. Urteotan bi disko kaleratu ditu, “Cat Platoon” (2015) eta “Roots in the Air” (2017) eta orain aurkeztuko dituen doinu berriak izango dira sortu berri duten Twin Cats Records zigilupean plazaratuko duten estudioko lana osatuko dutenak.

Ekainaren 20an, igandea, Kursaal Auditorioan emango dituzten bi emanaldietarako sarrerek 22 €ko salneurria dute eta www.kursaal.eus webgunean edo Kursaaleko leihatilan eskura daitezke.

Iseo & Dodosound
Kursaal Auditorioa
Ekainaren 20 igandea, 17:30
Ekainaren 20 igandea, 20:00
22 €

Erosi sarrerak 17:30erako

Erosi sarrerak 20:00etarako