Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

Opus Liricak bere “Requiem” eszenaratua estreinatuko du Kursaalen

Gaurkotasuna / 30 apirila, 2021

Donostiako konpainiak bi funtzio eskainiko ditu (larunbata, maiatzak 1 / igandea, maiatzak 2 /19:30), bereziki haur eta gaztetxoentzat moldatua izan den eta igande arratsaldean (17:00etan) gauzatuko den hitzordu bereziarekin batera.

Requiem meza garai orotako musikagile askok landutako generoa da, baina Mozartena bide da publiko zabalarentzat erakargarrienetakoa eta iradokitzaileenetakoa. Obra amaitugabea da, eta haren hainbat bertsio sortu dira, nahiz eta guztien artean ospetsuena Süssmayr musikagileak osatutakoa den, Mozarten berezko araztasuna berreskuratzeko ahalegin betearen isla delako. Requiem meza Salzburgoko maisuak idatzitako azken obra da, eta bertan garai hartako estilo guztiak uztartu zituen, sentimendu erlijiosoa oso modu berezian landuz: erakunde orotarik bereiziz eta musika huts bihurturik, hain zuzen ere.

Musikaren historian obra garrantzitsuenetakoa den eta normalean kontzertu bertsioan entzun ohi den Requiem hau da, Opus Liricak bere azken produkzioan eszenaratuko duen lana. Hala ere, XXI.mendeera moldatutako bertsioa eskainiko du eta, zehatzago esanda, Covidaren aldira ekarrita: “Requiem-a, pandemia dela eta bizitzea tokatzen ari zaigun aldirako lan ezin egokiagoa da. Gure bertsioan gizateria da gogoeta egiten duena, eta kaos egoera honetara ekarri gaituen hildotik segi behar duen ala norabidea aldatu behar duen mahaigaineratuko duena”.

Asteburu honetan Kursaalen estreinatuko den Opus Liricaren proposamen berritzaile honetan, orkestra fosoan izango da, eta eszenatokiak itxaron-gela edota purgatorio baten traza hartuko du. Hantxe ausnartuko du gizateriak bere etorkizunari buruz. Bakarlarien zerrenda Ainhoa Garmendia (sopranoa), Lucía Gómez (mezzosopranoa), Aitor Garitano (tenorra) eta César San Martin (barítonoa)-ek osatuko dute. Abesbatza eta orkestra muntaia honetarako bereziki hautatu diren musikari eta ahotsez osatuta egongo dira eta guztiak ere Alain Ayerdiren zuzendaritzapean ariko dira.

Funtzio hauetarako sarrerak,  eta baita igande arratsaldeko hitzordu “familiarrerako” sarrerak ere (17:00), eskuragarri daude www.kursaal.eus web gunean edota Kursaaleko leihatilan.

 

“REQUIEM”, MOZART

(Eszenaratua)

Opus Lirica

Kursaal Auditorioa

Maiatzak 1, larunbata, 19:30

Maiatzak 2, igandea, 19:30

51 €

 

 

“BETIRARTE MOZART!”

Musika Familian

Opus Lirica

Kursaal Auditorioa

Maiatzak 2, igandea, 17:00

25 € / 15 € (12-18 urte) / 8 € (12 urtetik beherakoak)