Gaurkotasuna / 20 apirila, 2021

Tolosako sopranoa ostegun honetan, apirilak 22, izango da Auditorioan (17:00etan eta 19:30etan), euskal kantuak eta espainiarrak bere ibilbidean esanguratsuenak izan diren operatako ariekin batera abestuz. Kursaal Eszenaren kontzertu denboraldiak, musika klasikoari eskainitako atalean, Vasili Petrenko errusiarrak zuzentzen duen Royal Liverpool Philharmonic-en emanaldia aurreikusten zuen datorren apirilaren 24rako. COVID-19aren krisialdiak eragindako murrizketa ezberdinen ondorioz, kontzertu hori, ordea, ez da egingo eta, bere ordez, beste hitzordu bat programatu du Kursaal Eszenak. Hala, Ainhoa Arteta soprano ezaguna izango da, Javier Carmena piano-jotzailearekin batera, Kursaaleko agertokian. Zalantzarik gabe, Ainhoa Arteta dugu historiako euskal sopranorik nazioartekoena, distiratsuena eta ezagunena. Hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbide luzean, funtsezko tokia izan dute errezitaldiek, opera-lanekin batera. Abestu duen agertoki guztietan, piano-jotzaile ospetsuenek lagunduta beti, oso aintzat hartua izan da beti Artetaren lana, genero horri heltzeko orduan erakusten duen karisma, nortasuna eta komunikatibotasunagatik. Ostegun honetan, apirilak 22, Kursaal Auditorioan interpretatuko duen programak ondo bereizitako hiru zati izango ditu: euskal kantua ardatz izango duen lehen zati bat, Espainiako eta Hispanoamerikako errepertorioko kantuez osatutako beste bat, eta Tolosako sopranoaren opera kutunenetako ariez osatutako hirugarren eta azken zati bat. Besteak beste, Guridi, Aita Donostia, Cilea eta Pucciniren lanak interpretatuko ditu. Berriki zendutako Antón García Abril-en piezak ere programaren zati izango dira; izan ere Ainhoa artetak lan-harreman hestua izan zuen konposagile terueldarrarekin. Bi errezitaldi hauetarako sarrerak eskuragarri daude www.kursaa.eus web orrian. Nahi izanez gero, Kursaaleko leihatilan ere eskuratu daitezke.   AINHOA ARTETA, sopranoa Javier Carmena, piano-jotzailea Kursaal Auditorioa Osteguna, apirilak 22, 17:00 / 19:30 42 / 34 / 27 / 22 €

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]