CFAH martxoa 2021 - Kursaal Donostia - San Sebastián Kursaal Donostia – San Sebastián

Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

Ainhoa Arteta sopranoa Kursaal Eszenaren apirileko programazioan izango da. Pandemiaren eraginez bertan behera gelditu dira Royal Liverpool Philharmonic, Wilco eta Bryan Ferry-ren kontzertuak

Gaurkotasuna / 26 martxoa, 2021

Ainhoa Arteta sopranoa Kursaal Eszenaren denboraldian izango da apirilaren 22an, Kursaal Auditorioan eta Javier Carmena pianista lagun duela, eskainiko duen errezitaldi bikoitzarekin (17:00 eta 19:30). Hitzordu hauek denboraldiko musika klasikoko abonamenduan barneratzen dira, eta Royal Liverpool Philharmonic-ek apirilaren 24an eskaintzekoa zuen, baina pandemiaren eraginez bertan behera gelditu den, kontzertua ordekatzen dute. Errezitaldi hauetarako sarrerak eskuragarri daude www.kursaal.eus web orrian eta  Kursaaleko leihatilan.

 

Coronavirusaren eragina nabaria izango da ekainerako iragarrita zegoen programazioan ere. Izan ere Wilco talde esatubatuarrak (ekainak 15) eta Bryan Ferry bakarlari britaniarrak (ekainak 22) eskaintzekoak zituzten kontzertuak bertan behera gelditu dira. Kontzertu hauetarako sarrerak internet bidez erosi zituzten lagunei automatikoki itzuliko zaie sarreren zenbatekoa. Sarrerak leihatilan erosi zituztenek, aldiz, 943 00 31 70 zenbakira deitu beharko dute diru-itzultzea eskatzeko.

Kursaal Eszenak eta Euskaltelek Gipuzkoako kultura eta gizartearekin duten konpromezua berretsi dute

Gaurkotasuna / 17 martxoa, 2021

  • Lankidetza-hitzarmena berritu dute, gizarte-erantzukizuna eta lankidetza publiko-pribatua argi eta garbi gauzatuz.
  • Hitzarmenak, Gipuzkoako lurraldeari maila goreneko musika klasikoa eta herrikoia eskaintzen dizkion kultur-programa zabal eta eskuragarria indartzen jarraitzea ahalbidetuko du.

Kursaal Elkargunea eta Euskaltelek Gipuzkoako lurraldean edonoren eskura dagoen kultura irisgarria sustatzen duen lankidetza-hitzarmena berritu dute . Hala, operadoreak Kursaal Eszenarekin duen konpromezua berretsi du, kulturaren adierazgarri den entitate honen kudeaketan aktiboki parte hartuz, eta haren irudi berritzaile eta garaikidea partekatuz.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldian, Euskalteleko presidentea den Xabier Iturbek eta Kursaaleko zuzendari-kudeatzailea den Iker Goikoetxeak berretsi dute bi erakundeen arteko lankidetza. Kursaal Eszenaren hastapenetatik irmo mantendu den lankidetza da hauxe; zerbaitegatik partekatzen ditu Euskaltelek balio eta ikuspegi estrategiko berdinak, eta baita lurraldearekiko nahiz bere jarduera garatzen duen gizartearekiko gertutasuna eta konpromezua ere.

Euskalteleko presidentearentzat ezinbestekoa da, orain inoiz baino gehiago, kulturaren aldeko apostua mantentzea. COVID-19ak eragindako krisialdian murgilduta gauden honetan, ziurgabetasunak kolpatutako gizartean, “ ekimen publiko-pribatutik abiatuta, Kursaal Eszenak eskaintzen duen proiektuarekiko konpromezu sendoa, gizarte-erantzukizunaren adibide garbia da erakunde honekiko, Donostia hiriarekiko eta, orohar, Gipuzkoako gizartearekiko”.

Xabier Iturbek era berean nabarmendu du “Kursaal Eszenak urtez-urte gorpuzten duen programa anitza eta kalitatezkoa, zeina hobekuntzaren, sormenaren, talentuaren eta berrikuntzaren islada den. Nahiz eta pandemiak murrizketa ugari ekarri dizkigun, Kursaal Eszenan parte hartzen dugun enpresa eta instituzioek jakin badakigu landutako programazio batekin gizarteari eraikuntza, aberastasuna eta ongizatea ematen jarraituko dugula”.

Kursaaleko zuzendari-kudeatzailea den Iker Goikoetxeak, bere aldetik, Euskaltelek Kursaal Eszenari eskaintzen dion babes “irmo eta jarraipenekoa” eskertu du, eta aldi berean azpimarratu du Euskaltelena bezalako ibilbide luzeko lankidetzek duten garrantzia Kursaal Eszenaren izateko arrazoia, kalitatezkoa baina aldi berean eskuragarria den kultura-programazioa eskaintzekoa, babesteko.

Euskaltelek Kursaal Eszenari 2001.urteaz geroztik emandako babesari esker, nazioarteko sona duten artista ugari aurkeztu ahal izan dira Kursaalaren programazioan, urte luzeetako iblibide honetan: Bob Dylan, Lou Reed, Van Morrison, Cecilia Bartoli, Anne Sofie von Otter edota Simon Bolivar Orkestra Sinfonikoa, besteak beste, bertako erreferentzia diren Benito Lertxundi, La Oreja de Van Gogh, Ainhoa Arteta edota Donostiako Orfeoiarekin batera.

Kursaal Eszena

Kursaal Eszena, bere 21. denboraldian murgilduta dago oraintxe, kalitatea eta ospea ezaugarri dituen programazio baten onurarako kapital publiko eta pribatuaren arteko konplizitateak duen garrantziaren adierazgarri da. Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta enpresa-laguntzaile talde batek babestuta, kultur bikaintasunak bereizten dituen hogeitamar hitzordutik gora eskaintzen ditu Kursaal Eszenak urtez urte.

La Oreja de Van Gogh taldeko kontzertuen edukiera handitzen da

Gaurkotasuna / 9 martxoa, 2021

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dekretuaren arabera, Kursaalaren edukiera 600 eserlekura arte zabaltzea ahalbidetzen da. Ondorioz, Kursaal Auditorioak 600 sarrera gehiago jarri ditu salgai La Oreja De Van Gogh taldeak Kursaalen egingo dituen 3 saioetarako, aurretik agortuta zeudenak:

  • 200 sarrera gehiago martxoaren 13ko 17: 00etako kontzerturako
  • 200 sarrera gehiago martxoaren 13ko 19: 30tako kontzerturako
  • 200 sarrera gehiago martxoaren 14an, 19: 30tako kontzerturako

Sarrerak kursaal.eus webgunean edo Kursaaleko leihatiletan salgai daude.

Gainera, gaurtik aurrera ere, perimetroko konfinamendua baliogabetuta geldituko da,Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan mugikortasun askea ahalbidetuz. Horren ondorioz, Euskadiko edozein udalerritik Donostira etorri ahal izango da kontzertura, inolako arazorik gabe.

Neurri berriei buruzko informazio gehiago ikusteko:
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2021/03/2101349a.pdf

ZETAK Kursaalen eskaintzekoak dituen bi kontzertuetarako sarrera gehiago jarriko dira salgai

Gaurkotasuna / 8 martxoa, 2021

Eusko Jaurlaritzak gaur, astelehena martxoak 8, argitara eman duen Dekretuak, Kursaal Auditorioko edukiera 600 eserlekuetara handitzea baimentzen du. Hau horrela, Kursaal Eszenak 400 sarrera gehiago jarriko ditu salgai ZETAk taldeak Kursaalen eskaintzekoak dituen, eta agortuta zeuden, bi kontzertuetarako:

  • 200 sarrera gehiago martxoaren 19ko kontzerturako (19:00)
  • 200 sarrera gehiago martxoaren 20ko kontzerturako (19:00)

Sarrerek 20€ko salneurria dute eta bihartik aurrera (asteartea, martxoak 9, goizeko 11:30etan hasita) eskuratu ahal izango dira, www.kursaal.eus web orria bitarteko dela edota Kursaaleko leihatilara gerturatuta.

 

Love of Lesbian Kursaal Eszenako udazkeneko denboraldian arituko da

Gaurkotasuna / 3 martxoa, 2021

Love of Lesbian taldea Kursaal Eszenako 2021eko denboraldian aritu da, “Viaje épico hacia la nada” biraren baitan. Indie taldea Kursaalen eskainiko du bere emanaldia urriaren 21ean.

Kontzertu honetarako sarreren salmenta laster abiatuko da eta www.kursaal.eus eta sare sozialen bidez jakinaraziko da.