Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 2 otsaila, 2021

Opus Lirica konpainia donostiarrak eszenara eramango duen Mozart-en “Requiem”a maiatzera atzeratu da. Lithuanian Chamber Orchestra-ren kontzertua, aldiz, bertan behera gelditu da. COVID-19ari aurre egiteko berriki hartu diren neurri murriztaileen ondorioz, Kursaal Eszenak otsailerako aurreikusten zuen programazioa suspenditu egin da. Opus Lirica konpainiak otsailaren 19 eta 20an eszenara eramatekoa zuen Mozart-en “Requiem”a  maiatzaren 1 eta 2ra atzeratu da (19:30). Publiko gaztearentzako moldatutako “Betirarte Mozart!” bertsioa ere, otsaiaren 21erako iragarrita zegoena, atzeratu egin da eta maiatzaren 2an egingo da (17:00). Hiru funtzio hauetarako gaurdaino eskuratutako sarrerak balekoak izango dira maiatzeko hitzordu berrietarako. Sarrerren zenbatekoaren itzulketa eskatu nahi duten lagunek, aldiz, kursaaleszena@kursaal.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute eskaria eginaz (itzulketa eskatzeko azken eguna: otsailak 22).  Bestalde, Lituaniako Ganbera Orkestrak otsailaren 10ean Kursaalen eskaintzekoa zuen kontzertua bertan behera utzi du, formazioak berak bere herrialdetik kanpora dauzkan konpromezuei erantzuteko gaur egun duen ezintasunagatik. Kasu honetan sarrerak internet bidez erosi zituzten lagunei automatikoki egingo zaie itzulketa. Sarrerak leihatilan eskuratu zituztenek, aldiz, kursaaleszena@kursaal.eus helbidera idatzi beharko dute euren datuak adieraziz.  

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]