
Philippe Jaroussky-ren errezialdia bertan behera gelditu da
Gaurkotasuna / 18 urtarrila, 2021
“La vanitá del mondo” izeneko bere azken lana aurkeztuz, Philippe Jaroussky kontratenorrak urtarrilaren 25ean Kursaalen eskaintzekoa zuen errezitaldia bertan behera gelditu da.
Kontzertu hau artista frantsesak, mundu mailako kontratenor ospetsu eta txalotuenetako bat denak, datozen hilabeetan Alemania, Frantzia, Suitza, Austria eta Espainian zehar egitekoa zuen biraren barruan zegoen, baina aipatu Europa mailako bira hori suspenditu egin da, COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurri murriztaileen ondorioz.
Gaur gaurkoz data zehatz bat ematerik ez dagoen arren, Philippe Jaroussky-ren errezialdia berreskuratzeko eta datozen denboraldietan berriz ere eskaintzeko ahaleginean ari da Kursal Eszena.