Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

ZETAK taldeak bigarren kontzertu bat eskainiko du Kursaalen Hitzordu berria martxoaren 20an izango da (19:00) Kursaal Auditorioan

Gaurkotasuna / 30 abendua, 2020

Zetak taldeak, Pello Reparaz nafarraren musika-proiektu berriak, bi kontzertu izango ditu Kursaal Eszenaren hurrengo denboraldian (2021eko otsaila-ekaina). Kursaal Auditorioan martxoaren 19an egingo den lehen kontzerturako sarrerak agortuta
daude jada eta, hau horrela, Kursaal Eszenak bigarren saio bat iragarri du, eszenatoki berean, martxoaren 20ko larunbaterako, ilunabarreko 19:00etan.

Bere aurreko taldearen, Vendettaren, doinu jamaikarrak alde batera utzi eta bere musika proiektu berria, Zetak, aurkeztuko digu Pello Reparaz musikariak kontzertuhaueta n. Elektronikan arnas hartzen duen proiektu honekin azkar batean nabarmendu da Arbizukoa, estatuko musika-agertokian. ‘Errrepidean’ izeneko lehen abestia ezagutarazi zutenetik, taldeak etengabe atera ditu ‘Zeinen ederra izango
den’, ‘Suziri bi’ edo ‘Beti da garaiz’ bezalako arrakasta indar handikoak.

Zetak taldearen bigarren kontzerturako sarrerak (20 €) gaur, abenduak 30, jarriko dira salgai www.kursaal.eus web gunean eta Kursaaleko leihatilan.