
Bertan behera gelditu da Oreka TX bandak Kursaalen eskaintzekoa zuen “Xarma” ikuskizuna
Gaurkotasuna / 18 abendua, 2020
Datorren urtarrilaren 8an Oreka TX bandak Kursaal Auditorioan eskaintzekoa zuen “Xarma” ikuskaria bertan behera gelditu da, COVID19ak eragindako krisia dela eta indarrean dauden neurri murriztaileen ondorioz.
Kontzertu honetarako sarrera Internet bidez erosi zuten lagunei, automatikoki egingo zaie diru itzulketa. Leihatilan erosi zutenek, aldiz, 943 00 31 70 telefonora deitu beharko dute itzulketa hori gauzatzeko.
Data oraindik zehazteke badago ere, Kursaal Eszenak 2021 urtean zehar eskainiko du Oreka TX-en “Xarma” ikuskaria.