Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 30 abendua, 2020

ZETAK taldeak bigarren kontzertu bat eskainiko du Kursaalen Hitzordu berria martxoaren 20an izango da (19:00) Kursaal Auditorioan

Zetak taldeak, Pello Reparaz nafarraren musika-proiektu berriak, bi kontzertu izango ditu Kursaal Eszenaren hurrengo denboraldian (2021eko otsaila-ekaina). Kursaal Auditorioan martxoaren 19an egingo den lehen kontzerturako sarrerak agortuta daude jada eta, hau horrela, Kursaal Eszenak bigarren […]

Gaurkotasuna / 18 abendua, 2020

Bertan behera gelditu da Oreka TX bandak Kursaalen eskaintzekoa zuen “Xarma” ikuskizuna

Datorren urtarrilaren 8an Oreka TX bandak Kursaal Auditorioan eskaintzekoa zuen “Xarma” ikuskaria bertan behera gelditu da, COVID19ak eragindako krisia dela eta indarrean dauden neurri murriztaileen ondorioz. Kontzertu honetarako sarrera Internet bidez erosi zuten lagunei, automatikoki […]