Gaurkotasuna / 18 azaroa, 2020

Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren hedapena ekiditeko edukieretan egindako doikuntzaren ondorioz (400 pertsona gehienez barnekaldean ospatzen diren ekitaldietan), Joxan Goikoetxeak Xabier Leteren oroimenez eta haren 10.heriotzaren urteurren ospakizunerako idatzitako “Hesia Urraturik” oratorio sinfoniko-korala abenduaren 5ean estreinatuko da, hasiera batean iragarri bezala, baina saio bikoitzean: arratsaldeko 16:00 eta 19:15etan. “Hesia Urraturik” ikuskizunerako gaurdaino erositako sarrerak EZ DIRA BALIOGARRIAK hitzordu berrietarako. Sarrera hauen zenbatekoaren itzulketa automatikoki egingo da erosketa egitean erabilitako txartelean. Kontzertu hauetara etortzeko interesa duten lagunek SARRERAK BERRIRO EROSI beharko dituzte bihar osteguna, azaroak 19, goizeko 11:30etatik aurrera, www.kursaal.eus web gunean edota Kursaaleko leihatilan (leihatilako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:30etatik 13:30etara). "HESIA URRATURIK" Xabier Lete in memoriam (Estreinaldia) KURSAAL Auditorioa Abenduak 5, larunbata, 16:00 h. / 19:15 h. 20  €

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]