Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 3 azaroa, 2020

 Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren hedapena ekiditeko edukieretan egin duen doikuntza dela eta (400 pertsona gehienez barnekaldean ospatzen diren ekitaldietan), Amaia abeslariak bi kontzertu eskainiko ditu azaroaren 15ean (igandea) Kursaal Auditorioan - 16:30 eta 19:30etan- hasiera batetan iragarritako kontzertu bakarraren ordez. Amaiaren kontzerturako gaurdaino erositako sarrerak baliogabetuak gelditzen dira eta sarreren zenbatekoak itzulita eta, hau horrela, kontzertu hauetara etortzeko interesa duten lagunek berriz erosi beharko dituzte sarerrak www.kursaal.eus web gunea bitarteko dela edota Kursaaleko leihatilara gerturatuta (astelehenetik ostiralera, 11:30etatik 13:30tara). Kursaal Eszenak gogorarazi nahi du, Eusko Jaurlaritzak ezarritako mugikortasun murrizketak direla eta, gaur gaurkoz, kontzertu hauetara etortzeko aukera Donostian edota udalerri mugakideetan bizi diren pertsonetara mugatzen dela.  

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]