Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 26 azaroa, 2020

Joxan Goikoetxeak idatzitako oratorio sinfoniko-koralaren atariko bezala, Eñaut Elorrietak eta Maite Larburuk Oiartzungo poeta eta abeslariaren hainbat kantu eskainikiko dituzte “Hesia urraturik” Joxan Goikoetxeak Xabier Leteren oroimenez eta haren 10. heriotza urteurren ospakizunerako idatzi duen Oratorio sinfoniko-korala da, Leteren testu eta melodia bilduma berreraikitzen duen alegoria musikala. Leteren unibertso poetiko eta musikala sinfonia-arlora gerturatzeko asmoa ez da berria; Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendariak iradoki zuen bere garaian, 90. hamarkada bukaeran hain zuzen, Benito Lertxundiren Auhen Sinfonikoa diskoaren arrakasta ikusirik. Baina, ordu hartan, Leteren gaixotasun akigarriak baztertu egin zuen egitasmoa automatikoki. Orain ordea, Joxan Goikoetxeak, Leteren musikarikolaboratzaile eta lagun minak berpìztu egin nahi izan du ideia, Oiartzungo poetari promesa eta eskertza moduan: “... Hasieratik izugarri erakartzen ninduen ideia, obrari Oratorio musikalaren egitura ematekoa zen. Banekien Xabierren lanetako testuetan oinarritutako musika idazteak liturgikoa ez zen Oratorioa zeramala bere baitan nahitaez. Zernahi gisaz, hare formatuari neritzon egokia izpiritualtasun giroa gauzatzeko, poesia- eta musika-ibilbide gisako zerbait helarazi nahi bainuen; filosofia -eta estetika- pentsamoldean, Xabierren bizitzako zenbait aldi eta alderdi biziberritzera eta barneratzera mugi gintzakeen bidea. Eta baita haren kezkak, zalantza existentzialak, aberria. nostalgia, pasioa, fedea, etsipena, elkartasuna, adiskidetzea, babesa, maitasuna, salbazioa, itxaropena...ere. Izan liteke, bizitzako aldien antzera, obraren ataletan, denbora-antolatzea suma liezaiokeenik. Orobat, Meza baten zatien hurrenkera duelako itxura hartuko liokeenik... Ez bata, ez bestea, eta biak izan litezke aldi berean, subkontzientetik eragin didatenak. Baina inoiz ez da nire asmoa izan haren ibilbidera eta aldietara modu osoan hurbiltzea. Hori lortzea, iraupenak iraupen, ezinezkoa da horrelako obra batean. Obraren atalak 13 izateak ere nabarmenkeria lirudike. Izan liteke... Hasieratik oso argi neukan ez nuela Leteren abestien begi bistako berrarmonizatze soil edo instrumentatze sinfonikoa egin nahi. Hori Xabierrek berak baztertu zuen bere garaian. Zenbait kasutan egin dudana, normala den bezala, melodiarik ez zuten testuentzat melodiak sortzea izan da. Beste zenbaitetan, berriz, “dekonstrukzio prozesua” deitu diodan teknika erabili dut: dagoeneko badauden testu eta melodiak zatikatzen, eraldatzen eta batzuk besteekin gurutzatzean datzan teknika...” dio Joxan Goikoetxea berak. 13 atalez osatua dago Goikoetxeak gorpuztu duen oratorioa, eta barne kezkak, pasioa, fedea, etsipena, maitasuna, elkartasuna, adiskidetzea, edo babesa bezalako zalantza existentzialak inork gutxik bezala adierazteko gaitasuna izan zuen Xabier Leteren pentsamendu eta imajinario filosofiko-estetikoan sakondu eta horiek gogora ekartzeko gonbidapena da. Azken urteotan estreinatua izateko saiakera eta ekimen ugari izan dituen proiektu honek, orain, Landarbaso Abesbatzako zuzendari den Iñaki Tolaretxipi ere bidelagun du. Errenteriako abesbatza heldutasun aldi bikainean dagoen formazioa da, eta azken urteotan Joxan Goikoetxea behin baino gehiagotan aritu izan da abesbatza honekin elkarlanean. Nola Goikoetxeak hala Tolaretxipik, Juanjo Ocón maisu donostiarraren esku jarri nahi izan dute Kaabestri Ensemble orkestra eta Landarbaso Abesbatza gidatzeko ardura. Miren Urbieta-Vega sopranoaren eta Beñat Egiarte tenorraren partehartzeak ere azpimarragarriak dira, 75 minutu inguruko iraupena duen obra honen gauzatzean. “Xabierrek esaten zuen leialtasuna gure gizartean modatik joanda zegoela, baina harentzat oso garrantzitsua zela batez ere sentimenduetan, sinesmenetan, usteetan eta pentsamoldean. “Egunsentiaren esku izoztuak” liburuan, 2009ko otsailaren 26an idatzi zidan eskaintza gogo biziz daramat landaturik bihotzean: “Joxan Goikoetxea adiskide leial eta lankide prestuari, bizitzaren poz eta zaurietatik sortutako poema hauek. Bihotz-bihotzez.” Leialtasun sentimendu horrek ezin ihartuzko eran iraun dezan nire izpirituan, eta bizitzako ibilbidean gida nazan”. dio bukatzeko Goikoetxeak. Abenduaren 5ean Donostiako Kursaalen estreinatu eta gero, “Hesia Urraturik” Getxon (Muxikebarri – abenduak 13), Gasteizen (Principal – abenduak 26) eta Bilbon (Euskalduna Jauregia – urtarrilak 9) izango da. Obra CD Audio + DVD formatuan grabatu eta argitaratuko da, 2021. urtean. « HESIA URRATURIK » Xabier Lete in memoriam (Estreinaldia) KURSAAL Auditorioa Abenduak 5, larunbata, 16:00 h. / 19:15 h. 20 €

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]