Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

Izaroren kontzertuen inguruko oharrak!!!

Gaurkotasuna / 27 urria, 2020

ORDUTEGI ALDAKETA

Gaur egungo osasun-egoeraren aurrean Eusko Jaurlaritzak agindutako neurriei erantzunez, Kursal Eszenak, hiriko beste hainbat kultur-eragilek bezala (Donostia Kultura, Tabakalera eta Kutxa Kultur tartean), bere ikuskizunen ordutegiak moldatzea erabaki du. Hau horrela, bihar asteazkena, urriak 28, “Limones en invierno” izeneko bere azken lana aurkezteko Izaro abeslariak Kursaalen eskaintzekoak dituen bi kontzertuak orduz aldatu dira: 18:30etako emanaldia 17:30tara aurreratu da eta gaueko 21:30etakoa arratsaldeko 20:30tara.

Bi kontzertu hauetarako gaurdaino erositako sarrerak balekoak izango dira saio berrietarako. 18:30tako kontzerturako sarrerak erosi dituzten lagunek 17:30tako saiora etortzeko aukera izango dute sarrera horiekin. 21:30etako kontzerturako sarrerak balekoak izango dira 20:30tan hasiko den kontzerturako.

Sarreraren zenbatekoa itzultzeko eskatu nahi duten lagunek tickets@kursaal.eus posta-helbidera idatzi beharko dute edo 943003039 zenbakita deitu (11:30-13:30 / 17:00-20:00), kontzertuak ospatu aurretik, eskariaren berri emanaz.

 

IZAROren kontzertuetarako egutegi berria

Gaurkotasuna / 20 urria, 2020

Eusko Jaurlaritzak pertsonen segurtasuna bermatu eta COVID-19aren hedapena ekiditeko edukieretan egin duen doikuntza dela eta (400 pertsona gehienez barnekaldean ospatzen diren ekitaldietan), urriaren 25 eta 28 artean Izarok Kursaal Auditorioan eskaintzekoak zituen kontzertuak berrantolatu egin dira. Kontzertuen egutegi berria honakoa da:

  • Urriak 25, igandea: 2 kontzertu 17:30 eta 20:30etan
  • Urriak 26, astelehena: kontzertu bakarra 20:00etan
  • Urriak 27, asteartea: kontzertu bakarra 20:00etan
  • Urriak 28, asteazkena: 2 kontzertu 18:30 eta 21:30etan

Izaroren kontzertuetarako gaurdaino erositako sarrerak baliogatuak gelditzen dira (sarrera hauen zenbatekoaren itzulketa automatikoki egingo da) eta, hau horrela, kontzertu hauetara etortzeko interesa  duten lagunek berriz erosi beharko dituzte sarerrak www.kursaal.eus web gunea bitarteko dela edota Kursaaleko leihatilara gerturatuta (astelehenetik ostiralera, 11:30etatik 13:30tara), bihar, urriak 21etik aurrera, 11:30etatik aurrera.

Amaiaren kontzertuaren data aldaketa

Gaurkotasuna / 11 urria, 2020

Jakinarazten dizuegu Amaiak gaur, urriak 11, Donostiako Kursaalen eskainiko zuen kontzertua azaroaren 15ean ospatuko dela, artistaren inguruan covid-19 kasu bat agertu ondoren.

Kontzertu honetarako sarrerak baliagarriak izango dira data berrirako. Edozein erreklamazio edo argibiderako jar zaitezte harremanetan (astertetik aurrera) 943 003 180 telefonoan ala kursaaleseszena@kursaal.eus.

Sentitzen ditugu bapateko eta berri triste honek sor ditzaken eragozpenak.

AMAIA
Azaroak 15 Noviembre / 19:00
Auditorio Kursaal Auditorioa
35 €

 

 

Amaiak urrian Kursaal Eszenako programa berria estreinatuko du bere indie pop soinu bereizgarriarekin

Gaurkotasuna / 8 urria, 2020

Urriaren 11ko igandean Amaia iruindar abeslari entzutetsuak Kursaaleko agertokia bere egingo du, iluntzeko 20:00etan hasiko den kontzertuarekin.

Espainiar telebista publikoko Operación Triunfo lehiaketan ezagutu genuen musikaria, baina Pero no pasa nada lehen diskoarekin bere norabidea zehazki komertziala ez den musikara bideratuko zuela argi utzi zuen 2019. urtean, bere gustu musikalekiko leial. OTtik igaro eta lehiaketa irabazi izanak, eta urtebete beranduago Eurovisionen aritu izanak bere ospea handitu zuen. Gainera, izen ezagunekin kolaboratu du, besteak beste, Rozalén, U2, Refree, Carolina Durante, El Mató a un Policia Motorizado… Hain zuzen, azken talde horretako Santiago Motorizado musikari argentinarrak ekoitzia da Pero no pasa nada Amaiaren lehen diskoa.

Iruñekoa taula gainera igotzen den aldiro, bakarka pianoa joz nahiz taldearekin, zerbait gertatzen da: txalo zaparradari jarritu ohi dio sareetako “Amaia, maite zaitut” dioten mezu uholdeak. Ez da ezberdin izango Donostiako kontzertuan, maitasun nerabeari idatzitako kantuez betetzean Kursaal auditorioa.

AMAIA
Urriak 11, igandea / 19:00
Kursaal Auditorioa
35 € (sarrerak agortuta)