Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 11 iraila, 2020

Miramar Jauregi Partzuergoak Kursaal Elkarguneari eman dizkio gaur goizean Jauregiko giltzak, eta hark bere gain hartu du hemendik aurrera Donostiako balio historiko handiko eraikin paregabe honen kudeaketa. Miramar Jauregi Partzuergoak, Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza duen sektore publikoko erakundeak, ekainean berritu zuen eraikina 20 urtez erabiltzeko emakida. Eta gaur sinatu da Partzuergoaren eta Kursaal Elkargunearen arteko lankidetza-hitzarmena. Horren bidez, Kursaalak bere gain hartzen du Jauregiaren kudeaketa, kultura-jarduerak egiteko eta Donostiaren eta Gipuzkoaren nahiz Euskal Autonomia Erkidegoaren aberastasuna eta irudia indartuko duten kongresu, konbentzio eta ekitaldiak egiteko. Helburua da, hor sortzen den jardueraren bidez pertsonak erakartzea eta balio erantsia ematea inguruneari, bai arlo ekonomikoan, bai ezagutzaren arloan. Ekitaldian parte hartu dute, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea eta Miramar Jauregi Partzuergoko presidentea, Bingen Zupiria; Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia eta Kursaal Elkarguneko presidentea, Markel Olano; Donostiako Udalako Alkatea eta Kursaal Elkarguneko presidenteordea, Eneko Goia; eta Kursaal Elkarguneko zuzendari gerentea, Iker Goikoetxea. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak akordioaren garrantzia azpimarratu du: "Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala ados jarri gara Miramar Jauregiari beste bultzada bat emateko. Hemendik aurrera, eraikin historiko honek kudeaketa kontrastatua eta arrakastatsua izango du, Kursaalekoa, hain zuzen ere; horrez gain, Donostiak kulturarako, ezagutzarako eta kongresu zein ekitaldiak egiteko beste gune bat irabaziko du". Kursaala, esperientzia eta ezagutza Kursaalen lankidetzaren oinarria kulturgintzaren eta kongresuen kudeaketan izandako esperientzia handi eta arrakastatsua da, hogei urte baino gehiagoko ibilbideak bermatua. Kursaal sozietatea osatzen duen taldearen ezagutzak eta esperientziak Miramar Jauregiak jarduera handiagoa har dezan lagunduko dute. Era berean, baliabide espezializatuak partekatzearen eta merkataritza-prozesu komunak aplikatzearen ondorioz sinergiak eta efizientziak sortuko direla aurreikus daiteke, merkataritza-posizionamendua osagarria izan dezaketen bi eraikinetan. Eraikin paregabea Miramar Jauregiak hainbat kultur eta gizarte jarduera izan ditu hainbat hamarkadatan, hala nola EHUren Udako Ikastaroen egoitza ezaguna da, baita Eusko Ikaskuntza edo Jakiunderena ere, eta Musikeneren kokalekua izan zen 2016ra arte. Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia Ibaetako eraikin berrira joan ondoren, lurraldea aberastuko duen interes handiko jarduera berriak garatzeko aukera bat sortu da. Iker Goikoetxea Kursaaleko zuzendari kudeatzaileak Miramar Jauregiaren "balio historiko handia" eta "hirian duen kokapen ezin hobea" azpimarratu ditu. "Horrek ahalmen handia ematen dio ekitaldietarako trakzio-ibilgailu gisa, eta Kursaalek espazio hori bere gain hartzeak aukera zoragarria ematen dio Donostia, Gipuzkoa eta Euskadiren helmugari kongresu eta konbentzioen eremu gutiziatuan dugun kokapena indartzeko."

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]